Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 April
 

Sarrerak: April 2009

Trainerillak ostiralean, Lekeition eta Orion 2009/04/29

Datorren ostiralean, Maiatzak 1, Bizkaiko eta Gipuzkoako trainerilla ligetako estropadak izango ditugu. Bizkaiko ligako 2. jardunaldia Lekeition jokatuko da goizeko 10:00etatik aurrera. Gipuzkoako Trainerilla Ligako 4. jardunaldia berriz Orion jokatuko da, goizeko 9:00etatik aurrera.

Cazaubon-eko nazioarteko estropadak, Euskadi vs. Akitania 2009/04/29

Joan den asteburuan, Cazauboneko nazioarteko estropadak jokatu ziren eta bertan Euskadi eta Akitaniaren arteko matcha jokatu zen. Norgehiagoka Akitaniarrek erraz irabazi zuten, jokatu ziren estropada guztietan Euskadiren aurretik gelditu bait ziren. Estropadetako emaitzak hemen ikusi ditzakezue. Nabarmentzekoa da estropada hauetan parte hartu zuten ontzi kopurua, Frantzian arraunketa olinpikoak dituen arraun zaleen erakusle. Badugu non ikusi eta ikasi...

Zumaiako neskak Espainiako batel txapelketan nagusi 2009/04/27

Emakumezkoen jubenil mailan, euskal taldean nagusi izan ziren, Zumaiarrak txapeldunak izan ziren, Tolosarrak bigarren eta Oriotarrak hirugarren. Beste mailetan, galiziarren nagusitasuna azpimarratu behar da, zazpi txapeletatik bost irabazi bait zituzten. Gizonezko seniorretan berriz, Castro izan zen garaile. Nabarmentzekoa Ondarrutarrek gizonezkoen jubenil mailan lortutako zilarra eta gaztetxoetan lortutako brontzea. Guztira euskal taldeek urre bat, bi zilar eta bi brontze lortu zituzten.

Trainerilletan, Hondarribia eta San Pedro nor baino nor 2009/04/27

Hondarribia eta San Pedro ziaboga hartzen

Asteburuan jokatutako Gipuzkoako Trainerilla Ligako estropadetan, Hondarribia eta San Pedroren arteko lehia estua egon da. Asteburuko bi estropadetan Hondarribiarrak nagusitu egin dira eta Ligan San Pedrotarrei aurre hartu diete. Jubenil mailan berriz, Getariarrak nagusi izan dira. Emakumeei dagokienez, Donibane Lohitzunen Getariarrak nagusi eta Mutrikun Zumaiarrak. Eta Gipuzkoako Federazio Trofeoan Zumaiarrak garaile. Gipuzkoako Trainerilla Ligako 2. jardunaldiko emaitzak eta Gipuzkoako Trainerilla Ligako 3. jardunaldiko emaitzak hemen ikusi ditzakezue.

Bermeo eta Itsasoko Ama onenak Ondarrun 2009/04/26

Atzo, Apirilak 25, Bizkaiko Trainerilla Ligako 1. jardunaldia jokatu zen Ondarrun. Bertan onenak Bermeo eta Santurtziko Itsasoko Ama izan ziren. Jubenil mailan Santurtziarrak izan ziren garaile, Bermeotarrak bigarren eta Ondarrutarrak hirugarren. Senior mailan berriz Bermeotarrak irabazle, Santurtziko Itsasoko Ama bigarren eta Arkote hirugarren. Bizkaiko Trainerilla Ligako 1. jardunaldiko emaitzak hemen ikusi ditzakezue.

Ia ia Hondarribia 2009/04/26

Orioko Nazioarteko Estropadak Vigo eta Hondarribia helmugan
Atzo, Orioko Nazioarteko XV. estropada  jokatu zen eta RCN Vigo izan zen garaile. Hondarribiarrak ehunenekoengatik bigarren gelditu ziren, lastima. Anpostako kataluniarrak hirugarren izan ziren eta Oriotarrak laugarren. Emakumezkoen binakako laukoan berriz bai, Hondarribiarrek garaipena lortu zuten. Arraunketa egokituan Josean Iglesias izan zen txapeldun. Estropadako emaitzak hemen ikusi ditzakezue.

Trainerillak Ondarru, Donibane Lohitzun eta Mutrikun 2009/04/24

Asteburu honetan 3 trainerilla estropada jokatuko dira Euskal Herriko uretan. Larunbatean, Bizkaiko Trainerilla ligako 1go jardunaldia jokatuko da Ondarrun,16:30etatik aurrera. Ordu berean, Gipuzkoa Trainerilla Ligako 2. jardunaldia jokatuko da Donibane Lohitzunen Ur Juko arraun elkarteak antolatuta. Igandean berriz, Gipuzkoako Trainerilla Ligako 3. jardunaldia jokatuko da Mutrikun 11:00etatik aurrera.

Larunbatean Orioko Nazioarteko XV. estropada 2009/04/23

Orioko Nazioarteko XV. estropada aurkezpena

Larunbat honetan, Apirilak 25, Orioko Arraunketa Olinpikoko Nazioarteko Estropadaren XV. edizioa jokatuko da 16:30etatik aurrera. Estropada honetan gizonezkoen  "lemazaindun zortziko"  modalitatea (8+)  eta emakumezkoen "binako laukoan" (4x) arituko dira. Eta aurtengo ekitaldian nobedade gisa, Arraunketa Egokitutako estropada-erakusketa bat izango da Skiff (1x) modalitatean. Estropada honetan arraun egingo duten ontziak hauek dira.

Tolosaldea ikaragarri Euskadiko Batel Txapelketan 2009/04/20

20090419_EAF-FVR_EuskadikoBatelTxapelketa_Portugalete_170.JPG

Atzo Euskadiko Batel Txapelketa jokatu zen Portugaleteko Benedicta kai barrenean. Jokoan zeuden zazpi txapeletatik Tolosaldeak hiru irabazi zituen. Marka ikaragarria benetan, are gehiago barnealdeko herria izanda. Bestalde, Gipuzkoarren eta Bizkaitarren arteko lehia nahiko estua izan zen, azkenean 4 eta 3 Gipuzkoarren alde. Txapeldunak hauek izan ziren, infantiletan Getaria irabazle, Kadete mailan Arkote nagusi, jubenil mailan Tolosaldea nabarmendu zen eta senior mailan Bermeo txapeldun. Emakumeei dagokionez, Ondarru infantil-kadete mailan garaile eta jubenil eta senior mailan Tolosaldea nagusi. Zorionak guztioi! Larunbateko kanporaketen emaitzak hemen ikusi ditzakezue eta Igandeko Euskadiko Batel Txapelketako emaitzak hemen.

San Pedro nagusi, Gipuzkoako Trainerilla Ligako 1. jardunaldian 2009/04/19

Atzo, Apirilak 18, Gipuzkoako Trainerilla Ligako lehen jardunaldia jokatu zen Donostian, Fortuna Arraun Elkarteak antolatuta. Atzokoan jubenilek eta seniorrek bakarrik jokatu zituzten estropadak. Jubenil mailan, Orio izan zen garaile eta Senior mailan San Pedro izan zen irabazle, Hondarribiaren, Zumaiaren, Zarautzen eta Orioren aurretik, hurrenez hurren. Federazio Kopan berriz, Hondarribia nagusitu zen. Atzoko trainerilletako emaitzak  hemen ikusi ditzakezue.

2009ko Euskadiko Batel Txapelketa 2009/04/16

Arraunketako Euskal Federakuntza
Asteburu honetan Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko da Portugaleten, Benedicta kai barrenean. Larunbatean, Apirilak 18, 16:00etatik aurrera maila ezberdinetako kanporaketak jokatuko dira. Maila bakoitzeko lau ontzi onenak igandeko finalera pasako dira eta Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko dute. Hurrengo lau ontzi onenak Euskal Federakuntzaren Txapela jokatuko dute. Igandeko estropada hauek 11:00etatik aurrera jokatuko dira. Maila bakoitzean parte hartuko duten batelak hemen ikusi ditzakezue.

Dena prest Orioko XV. Nazioarteko Estropadetarako 2009/04/15

Orioko XV. Nazioarteko Estropadak

Datorren Apirilaren 25ean, larunbata, Orioko Arraunketa Olinpikoko Nazioarteko Estropadaren XV. edizioa jokatuko da 16:30etatik aurrera. Estropada hauek gizonezkoen  "lemazaindun zortziko"  modalitatean (8+)  eta emakumezkoen "binako laukoan" (4x) izango dira. Lehiaketako sistema berriz, 1.000 metroko luzera eta 90 minutuko tartean guztira hamalau estropada jokatuko dira, kanporaketako estropadak, finalaurrekoak eta finalak bata bestearen atzetik. Bertan lehen mailako arraunlari ingelesak, portugesak, katalanak, galiziarrak eta euskaldunak lehiatuko dira. Oraindik ez dakite parte hartzaileen behin betiko zerrenda zein izango den. Eta aurtengo ekitaldian nobedade gisa, Arraunketa Egokitutako estropada-erakusketa bat izango da Skiff (1x) modalitatean, 500 metroko luzerarekin eta lau ontzi lehian.

Etenaren ondoren, arraunean berriz ere 2009/04/13

Aste Santuko jai egun hauetan, ez dugu estropadarik izan gurean eta arraun talde gehienek geldiune txiki bat egin dute, indarrak hartu eta berriz ere denboraldiari indarrez ekiteko. Hala ere batzuentzat ez da oporrik izan, hor izan ditugu Euskadiko Selekzioko jubenilak Soustons (Landak) aldean, Munich-eko Nazioarteko estropada prestatzen. Bestalde etena ezin luzea izan, datorren asteburuan bertan, Apirilak 18 eta 19 Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko baita. Eta Apirilak 25ean berriz Orioko XV. Nazioarteko estropadaz (arraunketa olinpikoa) gozatu ahal izango dugu. Hurrengo egunetan azkeneko ekitaldi hauen berri emango dizuegu.

Beteranoen Bidasoako 2. jaitsiera 2009/04/07

Beteranoen Arraunketa Olinpikoa Bidasoaren jaitsiera 2. ekitaldia 2009

Joan den larunbatean, Apirilak 4, Beteranoen Bidasoako 2. jaitsiera jokatu zen. Iruneko Santiagotarrak taldeak antolatzen duen arraunketa olinpikoko estropada honetan Bidasoaren bi ertzetako ontziak parte hartu zuten. Aurten 12 ontzik parte hartu dute, 5 zortziko, 3 lauko, 2 yola eta 2 biko. Hona hemen Beteranoen Bidasoako Jaitsierako parte hartzaileak eta denborak.

 

2009ko Bizkaiko Batel Txapelketa 2009/04/06

Atzo, Apirilak 5, 2009ko Bizkaiko Batel Txapelketa jokatu zen Portugaleten, Benedictako kai barrenean. Aurtengo Bizkaiko batel txapelketan Arkote taldea nabarmendu bi garaipenekin. Hauek izan dira txapeldunak maila ezberdinetan: Nesketan, jubenil-senior mailan Arkote. Mutiletan, infantil mailan Bermeo, kadete mailan Arkote, jubeniletan Ondarru eta senior mailan Kaiku. 2009ko Bizkaiko Batel Txapelketako emaitzak hemen ikusi ditzakezue.

Urola kostako taldeak nagusi Gipuzkoako Batel Txapelketan 2009/04/06

Atzo, Apirilak 5, 2009ko Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu zen Pasai San Pedron. Aurtengo txapelketa Urola-Kostako elkarteek menderatu dute, 6 txapeletatik  5 irabazi baitituzte. Hauek izan dira txapeldunak: Nesketan, infantil-Kadete mailan Orio eta jubenil-senior mailan Zumaia. Mutiletan, infantil mailan Getaria, kadete mailan Pasai Donibane, jubeniletan Orio eta senior mailan Zarautz. 2009ko Gipuzkoako Batel Txapelketako emaitzak hemen ikusi ditzakezue.

Deustu nagusi Ibaizabalgo norgehiagokan 2009/04/06

Ingeniariak - Deustu

Deustu eta Ingeniarien arteko 29. estropada jokatu zen atzo Bilbon. Estropadaren ibilbideak Erandio eta Bilboko Udaletxearen artekoak, 4 itsas mila, alegia 7408 metro zituen, Oxford-Cambridge estropadak famatuarenak baino 568m gehiago. Denborak hauxek izan ziren Deustuk 24’ 23” eta EHU-ko Ingeniariak 24’ 35”. Honela bada, aurtengoa Deustuarren  17. garaipena izan da, ingeniariek berriz, orain arte 12 garaipen lortu dituzte.  Bestalde, norgehiagoka honen aurretik Bizkaia-Gipuzkoa Match-a jokatu zen eta lehenengo norgehiagoka honetan Gipuzkoako zortzikoa izan zen garaile.

Baditugu 2009ko Batel Ligetako txapeldunak! 2009/04/05

Atzo eman zitzaien amaiera 2009ko Bizkaiko eta Gipuzkoako batel ligei. Portugaleten Bizkaiko batel ligako 9. jardunaldia jokatu zen eta ligako jardunaldi guztiak kontutan izanda hauexek izan ziren ligako txapeldunak. Pasai San Pedron berriz, Gipuzkoako batel ligako 11. jardunaldia jokatu zen eta hauek izan ziren ligako txapeldunak. Zorionak guztioi!

Mundakan batela bizkarrean korrika 2009/04/04

Mundakan batela bizkarrean korrika

Atzo, Bizkaiko kostaldeko herrietatik igaro zen euskararen aldeko Korrika. Mundakara iritsi zirenean, hantxe zeuden Mundakako arraun taldekoak zain, baina oraingo honetan batelean arraunean aritu beharrean, korrika ibili ziren batela bizkarrean hartuta. Bejondeiela! Bihar igandea, Gasteizen emango zaio amaiera 2009ko Korrikari. Ika ika ika Korrika!

Bizkaiko eta Gipuzkoako batel txapelketak igandean 2009/04/03

Gipuzkoako batel txapelketa 2008

Datorren igandean, Apirilak 5, Bizkaiko eta Gipuzkoako batel txapelketak jokatuko dira. Bizkaiko txapelketa Portugaleten dagoen Benedicta kai barrenean jokatuko da goizeko 11:00etatik aurrera. Gipuzkoako txapelketa Pasai San Pedron jokatuko da goizeko 9:30etatik aurrera. Larunbatean berriz bi herrialdeetako batel ligei amaiera emango zaie. Bizkaiko Batel ligako azken jardunaldia 15:30etan jokatuko da Portugaleten eta Gipuzkoako batel ligak Pasai San Pedron bukatuko da, 17:00etatik aurrera jokatuko den estropadarekin.

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: