Dena prest Orioko XV. Nazioarteko Estropadetarako
Datorren Apirilaren 25ean, larunbata, Orioko Arraunketa Olinpikoko Nazioarteko Estropadaren XV. edizioa jokatuko da 16:30etatik aurrera. Estropada hauek gizonezkoen "lemazaindun zortziko" modalitatean (8+) eta emakumezkoen "binako laukoan" (4x) izango dira. Lehiaketako sistema berriz, 1.000 metroko luzera eta 90 minutuko tartean guztira hamalau estropada jokatuko dira, kanporaketako estropadak, finalaurrekoak eta finalak bata bestearen atzetik. Bertan lehen mailako arraunlari ingelesak, portugesak, katalanak, galiziarrak eta euskaldunak lehiatuko dira. Oraindik ez dakite parte hartzaileen behin betiko zerrenda zein izango den. Eta aurtengo ekitaldian nobedade gisa, Arraunketa Egokitutako estropada-erakusketa bat izango da Skiff (1x) modalitatean, 500 metroko luzerarekin eta lau ontzi lehian.
Oriotarrek, berriro ere, MOLESEY BOAT CLUB elkarteko ontzi ospetsua, lehiaketa horretan parte hartzea lortu dute; baita 2006. eta 2008. urteko edizioko irabazleak ere SPORTING CLUB CAMINHENSE (Portugaleko txapeldunak) eta nobedade bezala CLUBE NAUTICO VIANA (Portugaleko txapeldun-ordeak) eta GINASIO CLUBE FIGUEIRENSE (brontzesko domina lortu zuten azkenengo Portugaleko txapelketetan) elkarte historikoak izango dira aurten Orioko Nazioarteko Estropadetan.
Emakumezko "binako laukoan" (4x) berriz, zortzi talde izango dira. Portugaleko taldeekin batera estatu espainoleko punta-puntako taldeak Orion elkarren aurka lehiatzea lortuko da euskaldunekin batera.
Estropada eremua hauxe da:Ekitaldi hau Orio Arraunketa Elkarteak antolatu du, Orioko Udalaren eta Inmobiliaria Txurrukaren laguntzarekin eta Arraunketako Gipuzkoako Federakuntzaren gainbegiradarekin.



Orio-Aurkezpena