Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 April 19 Tolosaldea ikaragarri Euskadiko Batel Txapelketan
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Tolosaldea ikaragarri Euskadiko Batel Txapelketan

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/04/22 14:10
20090419_EAF-FVR_EuskadikoBatelTxapelketa_Portugalete_170.JPG

Atzo Euskadiko Batel Txapelketa jokatu zen Portugaleteko Benedicta kai barrenean. Jokoan zeuden zazpi txapeletatik Tolosaldeak hiru irabazi zituen. Marka ikaragarria benetan, are gehiago barnealdeko herria izanda. Bestalde, Gipuzkoarren eta Bizkaitarren arteko lehia nahiko estua izan zen, azkenean 4 eta 3 Gipuzkoarren alde. Txapeldunak hauek izan ziren, infantiletan Getaria irabazle, Kadete mailan Arkote nagusi, jubenil mailan Tolosaldea nabarmendu zen eta senior mailan Bermeo txapeldun. Emakumeei dagokionez, Ondarru infantil-kadete mailan garaile eta jubenil eta senior mailan Tolosaldea nagusi. Zorionak guztioi! Larunbateko kanporaketen emaitzak hemen ikusi ditzakezue eta Igandeko Euskadiko Batel Txapelketako emaitzak hemen.

TXAPELDUNAK
Neskak:
Promesak: Ondarru, Orio, Ilunbe
Jubenilak: Tolosaldea, Zumaia, Orio
Seniorrak: Tolosaldea, Koxtape, Zumaia

Mutilak:
Infantilak: Getaria, Koxtape, Bermeo
Kadeteak: Arkote, Mundaka, Koxtape
Jubenilak: Tolosaldea, Ondarru, Orio
Seniorrak: Bermeo, Kaiku, Zarautz

Trackback (URI)

Aldaketak txapelketatik txapelketara

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/06/18 21:03
Konpetizioak horixe du. Asteburutik asteburura txapeldun desberdinak. Gipuzkoako txapelketan urola-kostakoak izan ziren nagusi, Orio (2), Zumaia (1), Getaria (1). Orain ordea, Oriaren bailara nagusi totala!!. Hori bai, Getariarrak bietan zast!!
Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: