Trainerillak Ondarru, Donibane Lohitzun eta Mutrikun
Asteburu honetan 3 trainerilla estropada jokatuko dira Euskal Herriko uretan. Larunbatean, Bizkaiko Trainerilla ligako 1go jardunaldia jokatuko da Ondarrun,16:30etatik aurrera. Ordu berean, Gipuzkoa Trainerilla Ligako 2. jardunaldia jokatuko da Donibane Lohitzunen Ur Juko arraun elkarteak antolatuta. Igandean berriz, Gipuzkoako Trainerilla Ligako 3. jardunaldia jokatuko da Mutrikun 11:00etatik aurrera.


