Sarrerak: May 2009
2009-2012 Euskadiko arraunketarako jarduketa-programa 2009/05/28
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Kirol Zuzendaritzak arraunketari buruzko txosten bat argitaratu berri dute. Txostenak bi ardatz nagusi ditu, lehenengoan 2003-2007ko Arraunketako Plan Estrategikoaren ebaluazioa jorratzen da. Txostenaren bigarren atalean 2009-2012 Euskadiko arraunketarako jarduketa-programa azaltzen da. Txostena osorik irakurri nahi duenak hemen dauka eskuragarri: Euskadiko arraunketa plana 2009-2012.
Espainiako Trainerilla Txapelketa Castron 2009/05/26
Datorren asteburuan, Espainiako Trainerilla Txapelketa jokatuko da Castron. Larunbatean, Maiatzak 30, 17:00etatik aurrera Espainiako Trainerilla Txapelketako kanporaketak jokatuko dira. Igandean berriz, Maiatzak 31, 11:00etatik aurrera, Espainiako Trainerilla Txapelketako finalak jokatuko dira. Bertan izango diren euskal taldeak hauek dira: emakumezkoetan Getaria, Zumaia eta Arkote; jubenil mailan Getaria, Ondarroa eta Zarautz; senior mailan Kaiku eta Bermeo. Orio azkenean ez omen da joango.
Euskadiko Trainerilla Txapelketan, Kaiku eta Getaria txapeldun! 2009/05/24
Asteburu honetan 2009ko Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatu da Zierbenan. Larunbatean Euskadiko Trainerilla Txapelketako kanporaketak jokatu ziren eta igandean finalak. 2009ko Euskadiko Trainerilla Txapelketa Kaikuk irabazi du, Bermeo bigarren eta Orio hirugarren. Jubenil mailan, Getariarrak txapeldun eta Ondarru eta Zarautz ondoren. Emakumezkoetan Getariarrak garaile eta Zumaia eta Tolosaldea hurrenez hurren. 2009ko Euskadiko Trainerilla Txapelketako emaitzak hemen ikusi ditzakezue.
Bordeaux-eko Nazioarteko Estropadak 2009/05/23
Euskadiko Trainerilla Txapelketa asteburuan 2009/05/22
Hondarribiko neskak bikain Banyolasen 2009/05/20
Joan den asteburuan Banyolasen, Kataluniako Naziarteko Opena jokatu zen, eta bertan Euskal talde batzuk aritu ziren. Aipatzekoa da, Hondarribiko neskek lortutako emaitzak, 2 garaipenekin (2-SF eta 1xSF). Lodosak ere bere garaipena lortu zuen 1xCF modalitatean. Nabarmentzekoa ere, lemazain gabeko bikoan (2-CM) Hondarribiko kadeteek lortutako garaipena. Kataluniako Naziarteko Openaren emaitzak hemen ikusi ditzakezue.
Urumeatik Lapurdira eta Landetara entrenatzera 2009/05/19
Irutxuloko Hitzan jakin dugunez, Urumeako bosgarren zubiaren eraikitze lanak direla eta, Donostiako arraun taldeek ezingo dute Burnizko zubia baino haratago joan eta horrek kirolarien prestaketa mugatuko du. Horrenbestez, entrenamenduak behar bezala egin nahi badituzte, Donostiarrek Baionara (Lapurdi) eta Soustonsera (Landak) maiz joan beharko dute. Egoera honi aurre egiteko, zubia egiten ari den enpresak, Ur Kirolak eta Arraun lagunak taldeei, 18000 euroko diru laguntza emango omen die, Urumeatik Lapurdira eta Landetara entrenatzera joan daitezen. Bejondaiela!
Orio, Zarautz eta Getaria txapeldun! 2009/05/17
Asteburu honetan jokatutako 2009ko Gipuzkoako Trainerilla txapelketan ezusteko batzuk izan ditugu. Senior mailan, Oriotarrak irabazle, Zarautz eta Ligako txapeldun den Hondarrabiaren aurretik. Jubenil mailan berriz, liga osoan Zarautz eta Getaria borrokan ibili ondoren, txapela Zarauztarrentzat eta Liga Getariarrentzat. Eta emakumezkoetan, Liga osoan erakutsi bezala Getariarrek beren nagusitasuna erakutsi dute. 2009ko Gipuzkoako Trainerilla txapelketako ete Ligako emaitzak hemen ikusi ditzakezue.
Bizkaiko Trainerilla Txapelketan, Ondarru eta Bermeo txapeldun 2009/05/17
Arraunketa olinpikoak Banyoles-en du hitzordua 2009/05/14
Bizkaia eta Gipuzkoako Trainerilla Txapelketak asteburuan 2009/05/13
Datorren asteburuan, Bizkaia eta Gipuzkoako trainerilla txapelketak jokatuko dira. Bizkaikoa Ondarroan jokatuko da eta Gipuzkoakoa aldiz, Mutrikun. Larunbatean, Maiatzak 16, 16:00etatik aurrera trainerilla ligetako azken jardunaldiak jokatuko dira, Bizkaiko trainerilla ligako 6. jardunaldia eta Gipuzkoako trainerilla ligako 8. jardunaldia, hain zuzen ere. Igandean berriz, Maiatzak 17, 11:00etatik aurrera, txapelketen txanda izango da. Senior mailan faborito argiak ditugu, Bizkaiko trainerilla ligan Bermeo dugu faborito eta Gipuzkoakoan Hondarribia. Ikusiko dugu zer gertatzen den!
Hondarribiko zortzikoa Euskadiko txapeldun 2009 2009/05/11
Zarautz trainerilla ligako lehian sartu da 2009/05/10
Bermeo eta Ondarru nagusi trainerilletan 2009/05/10
Euskadiko zortzikoen txapelketa igandean 2009/05/08
Igande honetan, Maiatzak 10, Euskadiko zortzikoen txapelketa jokatuko da Soustons herrian, Landak, goizeko 10:00etan. 2009ko txapelketan 4 ontzi arituko dira lehian: Hondarribia, Orio, Santurtzi eta Getxo. Aurtengo denboraldian,Hondarribiarrak nagusi izan dira gurean, joan den asteburuan Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten eta Orioko Nazioarteko estropadan bigarren izan ziren Nautico de Vigoren atzetik. Beraz, igande honetan ere faborito izango dira, Euskadiko zortzikoen txapelketan.
Trainerillak Getaria, Ondarru eta Pasai Donibanen 2009/05/07
Asteburu honetan 4 trainerilla estropada jokatuko dira Euskal Herriko uretan. Larunbatean, Maiatzak 9, Bizkaiko Trainerilla Ligako 4. jardunaldia jokatuko da Ondarrun 16:00etatik aurrera. Egun berean Gipuzkoako Trainerilla Ligako 6. jardunaldia jokatuko da Getarian 16:30etatik aurrera. Igandean berriz , Maiatzak 10, Bizkaiko Trainerilla Ligako 5. jardunaldia jokatuko da Ondarrun 10:30etatik aurrera. Eta Gipuzkoako Trainerilla Ligako 7. jardunaldia Pasai Donibanen jokatuko da goizeko 11:00etatik aurrera.
Ikasarrauna Iruñaraino iritsi da 2009/05/06
Hondarribia, Orio eta Zumaiako trainerillak irabazle 2009/05/04
Trainerillen lehia estua Lekeition 2009/05/03
Arraun olinpikoan, behar baino talde gutxiago 2009/05/03
Joan den larunbatean, Maiatzak 2, infantil eta kadete mailako estropadak jokatu ziren Orion. Euskal Herri osotik zazpi talde besterik ez ziren arraunean aritu, lau Gipuzkoar (Hondarribia, Ur Kirolak, Orio, Arraun Laguna) eta hiru Bizkaitar (Karmeleko Ama, Itsasoko Ama eta Raspas). Infantil mailan Ur Kirolak eta Hondarribiak bina garaipen lortu zituzten eta Oriok garaipen bat erdietsi zuen. Kadete mailan berriz Oriok eta Hondarribiak bina garaipen eta Ur Kirolak, Arraun Lagunak eta Karmeleko Amak garaipen bana. Ondoren Gipuzkoako zortziko txapelketa jokatu zen eta bi ontzi bakarrik aritu ziren lehian, Orio eta Hondarribia. Eta aurtengo legeari jarraituz Hondarribitarrek irabazi zuten. Emaitzak hemen ikusi ditzakezue.


