Hondarribia, Orio eta Zumaiako trainerillak irabazle
Joan den igandean, Maiatzak 3, Gipuzkoako Trainerilla Ligako 5. jardunaldia jokatu zen Hondarribian. Senior mailan etxekoak izan ziren nagusi eta Hondarribiarren lidergoa gero eta sendoagoa da. Beste mailetan ordea aldaketak egon ziren. Jubenil mailan Oriotarrak izan ziren onenak. Bestalde, emakumeei dagokienez, Zumaiarrak izan ziren irabazle. Eta Gipuzkoako Federazio Trofeoan Oriotarrak garaile, Zumaiarekin lehia estuan. Gipuzkoako Trainerilla Ligako 5. jardunaldiko emaitzak hemen ikusi ditzakezue.


