Ikasarrauna Iruñaraino iritsi da
Ikasarrauna proiektua aurrera doa eta orain dela gutxi Iruñean egon dira arraun ikastaroak ematen. Ikasleak Arga ibaian aritu dira arraunean. Ikasarrauna Ikastolen elkarteak sustatutako proiektua da eta bere helburua arrauna ikastetxeetara eta ikasleei hurbiltzea da. Irudietan ikusi daitekeen bezala, talde handiak direnean saioetarako gurelako ontziak (alak) erabiltzen hasi dira. Proiektu honen arduradunak Iosu Aboitiz eta Iñaki Goienetxea Lekeitiarrak dira. Animo bioi eta horrela jarraitu!


