Bermeo eta Ondarru nagusi trainerilletan
Asteburu honetan Bizkaiko Trainerilla Ligako 4. eta 5. jardunaldiak
jokatu dira Ondarrun. Bi estropadetan garaile berdinak izan ditugu. Jubenil mailan etxekoak, Ondarrutarrak, izan ditugu irabazle, eta senior mailan Bermeo izan da garaile. Neskei dagokienez, Arkote taldekoak bakarrik aritu
dira arraunean, ia hurrengorako beste talderen bat animatzen
den. Bizkaiko Trainerilla Ligako 4. jardunaldiko emaitzak eta Bizkaiko Trainerilla Ligako 5. jardunaldiko emaitzak hemen ikusi ditzakezue.


