Sarrerak: June 2009
Euskotren ligaren atarian, emakumeak sasoi betean 2009/06/30
Joan den asteburuan, emakumezkoen estropada bana jokatu zuten Donostian eta Zumaian. Donostian, hiru traineruk neurtu zituzten indarrak, Zumaia, Getaria-Tolosa eta Astillero. Zumaian jokatutako estropadan berriz lau traineruk parte hartu zuten, aurreko hiru ontziak gehi Bizkaia. Bi estropadetan Getaria-Tolosa izan zen onena. Euskotren ligaren atarian, Getaria-Tolosako neskek sasoiko daudela erakutsi zuten. Ez ahaztu, Euskotren Ligaren hasiera Uztailak 11ean izango da Ogroven.
KAE-1 Ligan, Pasai Donibanek eta Santurtzik bandera bana 2009/06/28
Asteburu honetan KAE-1 Ligako lehen bi estropadak jokatu dira. Larunbatean Donostian jokatutako estropadan Pasai Donibanek irabazi zuen eta igandeko Zumaiako estropadan Santurtzik. Honela bada, liga hasiera honetan Pasai Donibane dugu KAE-1 Ligako buru, Santurtzi bigarren eta Astillero hirugarren. KAE-2 Ligan berriz, Trintxerpek bere nagusitasuna erakutsi zuen, Donostian jokatutako estropadan.
Larunbatean, KAE-1 Liga hasiko da Donostian 2009/06/25
Javier Puertas-ek bere 25. Espainiako Txapelketa lortu dezake 2009/06/24
Datorren asteburuan, Javier Puertas oriotarrak bere 25. Espainiako Txapelketa lortzen saiatuko da. Joan den asteburuan Euskadiko Txapelketa irabazi zuen eta datorren asteburuan Sevillan izango da, Espainiako txapelketa jokatzen. Bere arraun ibilbide luzean, makina bat garaipen baditu, klase eta mota guztietakoak, besteak beste 24 espainiako txapelketa, tostako arraunketan (batela, trainerilla, trainerua) eta arraunketa olinpikoan (modalitate desberdinetan). Ezin ahaztu munduko txapeldun ere izan zela 1979. urtean. Ikus bere palmares harrigarria. Astebururako zorte on guztia opa diogu. Txalotzekoa benetan bere ahalegina, eutsi goiari Javier!
TKE Ligako sari banaketa 2009/06/23
Joan den ostiralean, TKEk San Miguel Ligako aurkezpen ekitaldia ospatu zuen Donostiako Kursaalean. Bertan iazko denboraldiko sari banaketa egon zen. Sarituak hauek izan ziren: Urdaibai traineru azkarrena, Gipuzkoako emakumezkoen selekzioa kirol meritua, Cabo da Cruz harrobi onena, Irakoitz Etxeberria patroi onena, Aitor Balda entrenatzaile onena, Castro estropada antolatzaile onena, Hondarribia talde onena eta Getxoko Udala Ohorezko Arrauna. Bejondaiela! Aurten nortzuk izango dira onenak?
Soustons, gure arraun olinpikoaren erakusleiho 2009/06/22
Joan den igandean, Euskadiko aulki mugikorreko Txapelketa jokatu zen Soustons-en (Akitania). Goiz osoan zehar maila eta modalitate ezberdinetako estropadak burutu ziren, guztira 50 estropadatik gora. Arraun olinpikoaren jaialdi handia izan zen, zalantzarik gabe. Estropadetako emaitzak hemen ikusi ditzakezue. Datorren asteburuan, Ekainaren 26, 27 eta 28, jubenilak, absolutuak eta beteranoak, Sevillan jokatuko dituzte Espainiako Txapelketak. Uztailaren 10, 11 eta 12, infantilak eta kadeteak, Castrelo Do Miñon (Ourense) izango dute hitzordua.
Trintxerpe KAE-2 Ligako buru 2009/06/22
Orio etxean nagusi 2009/06/21
Atzo Orion jokatutako traineru proban, etxekoak izan ziren garaile. TKE ligako 4 traineru zeuden eta KAE-1eko beste 4. Orioren atzetik, Urolako beste bi traineru gelditu ziren, Zumaia eta Zarautz. KAE-1eko traineruen artean Santurtzi izan zen onena Orio-B, Hondarribia-B eta Ondarruren aurretik. Hona hemen estropadako emaitzak.
Larunbatean traineru proba Orion 2009/06/19
Bihar larunbata, Ekainak 20, traineru proba jokatuko da Orion 13:30etatik aurrera. Ligak hasi aurretik, arraun taldeak azken prestaketak egiten ari dira eta lehiatzeko gogo biziz dabiltza. Larunbateko traineru proba honek, 4 luze eta 3 ziabogetako erlojupekoa izango da, Orioko zubitik hasi eta Ortzaika parean ziaboga. Taldeak ,minututik minutura, binaka aterako dira.
Euskadiko Outriggers Txapelketa 2009/06/18
Datorren Igandean, Ekainak 21, 2009ko Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatuko da Soustons-en (Akitania) 10:00etatik aurrera. 52 estropada jokatuko dira guztira. Bertan, Euskal Herri osoko 20 arraun elkarte arituko dira (7 Gipuzkoa + 9 Bizkaia + 2 Nafarroa + 2 Iparraldea). Orotara 185 ontzik (121 gizonezkoetan + 64 emakumezkoetan) parte hartuko dute eta 447 arraunlari (366 gizonezkoak + 111 emakumezkoak) arituko dira. Zenbakiek behintzat txapalketa handi bat izango dela erakusten dute, hala izan bedi!
Asteburu honetan, KAE-2 Liga hasiko da 2009/06/17
250.000€ TKE ligako traineru gipuzkoarrentzat 2009/06/17
TKE motorrak berotzen 2009/06/16
Datorren ostiralean, Ekainak 19, San Miguel Ligaren aurkezpen ekitaldia burutuko da Donostiako Kursaal-en, 19:30etatik aurrera. Bertan, 8 sari banatuko dira, iazko arraun denboraldian protagonista izan ziren kirolariei, hain zuzen ere. Bestalde, Ekainak 20 larunbata, 10:30etan hasita, TKE elkarteak batzarra burutuko du Donostiako Palacio de Aiete hotelean. Bertan jorratuko dituzten gaiak hemen ikusi ditzakezue. Azkenik, TKE elkarteak, Euskotren Emakumeen Ligaren webgunea abian jarri du dagoeneko. Bertan emakumeen ligari buruzko berriak luze eta zabal jorratuko dituzte. Taldeen osaketari buruzko xehetasunak Ekaina bukaeran jarriko omen dituzte webgunean.
Bidasoaldea nagusi Gipuzkoako aulki mugikorreko Txapelketan 2009/06/15
Joan den igandean, Ekainak 14, 2009ko Gipuzkoako aulki mugikorreko Txapelketa jokatu zen Orion. Bertan Gipuzkoa osoko 8 talde aritu ziren lehian. Guztira 30 estropada jokatu ziren eta Bidasoaldeko bi taldeek 16 garaipen lortu zituzten. Garaipenak honela banatu ziren: Hondarribia (10), Santiagotarrak (6), Ur Kirolak (5), Donostia Arraun (5) eta Orio (4). Estropada guztien emaitzak hemen ikusi ditzakezue.
Kaiku nagusi Mutrikun 2009/06/14
Atzo Mutrikun jokatutako denboraldiko bigarren estropadan, Kaiku nagusi izan zen. Urdaibai bigarren eta San Pedrotarrak hirugarren. Kaikuk Leketion ez zuen emaitza onik lortu eta atzoko estropadarekin arantza kendu zuen. Urdaibaik berriz, denboraldia aurrekoen artean egingo duela erakutsi zuen. Pasaitarrei dagokionez, Lekeitioko estropada onari jarraipena eman zioten. Bestalde, Hondarribiak eta Oriok ez zuten bere maila eman. Baina hau, hasi besterik ez da egin... Estropadako emaitza osorik gurean aurkitu ditzakezue.
2009ko Gipuzkoako aulki mugikorreko txapelketak Orion 2009/06/12
Datorren igandean, Ekainak 14, goizeko 8:30etatik aurrera, 2009ko Gipuzkoako aulki mugikorreko txapelketa jokatuko da Orion. Maila guztietako estropadak jokatuko dira, bai gizonezko bai emakumezkoetan eta arraunketa egokitutakoak ere arituko dira. 33 estropada guztira. Parte hartuko duten elkarteak 8 izango dira: Hondarribia, Santiagotarrak,UrKirolak, Donostia Arraun Lagunak, Koxtape, Zarautz eta Orio. Getxoko bizkaitarrak gonbidatu bezela hartuko dute parte. Behin behineko ordutegia eta partehartzaileak hemen ikusi ditzakezue.
Larunbatean Mutrikuko X. bandera 2009/06/11
Datorren larunbatean, Ekainak 13, arratsaldeko 17:00etan, Euskadiko denboraldi aurreko bigarren traineru estropada jokatuko da Mutrikun. Bertan 17 traineruk parte hartuko dute, 4 txandatan banatuta. Lehenengo txandan 8 traineru izango dira erlojupekoan, binaka aterako direlarik. Beste hiru txandetan hiru traineru aterako dira. Lekeition ez bezala, oraingo honetan Urdaibai eta Zumaia ere izango dira. Beraz, oraingo honetan sasoikoen dagoen Euskadiko trainerua zein den jakingo dugu.
TKE elkarteko Emakumeen EuskoTren Liga abian 2009/06/10
TKE elkarteak antolatzen duen Eusko Tren Emakumeen Liga, datorren Uztailaren 11n Ogroven (Galizia) jarriko da abian eta guztira zortzi estropada jokatuko dituzte. Euskotren Ligan 4 talde lehiatuko dira, Bizkaia, Gipuzkoa, Galizia eta Katalunia herrialdeetako selekzio edo talde bana. Talde horien antolakuntza herrialde horietako arraun federazioaren esku, edo herrialde horretako taldeak bilduko lituzkeen erakunderen baten esku egongo litzateke. Eusko Tren Ligako estropada bakoitzean 6.000 euro banatuko dira saritan. Eta sailkapena puntuaketa sistema bitartez egingo da.
Motorzaleak behar dira Soustons-en jokatuko den Euskadiko Txapelketarako 2009/06/10
Euskadiko Arraun Federazioak gutun baten bidez motorzaleak behar dituela esan du, datorren Ekainaren 21ean Soustons-en jokatuko den Arraunketa Olinpikoko Euskadiko Txapelketarako. Motorzaleak epaileak joaten diren ontzien gidariak dira. Estropada bakoitza, serie bakoitza, epaile batek jarraitu behar du eta jarraipena egiteko ontzietan joan behar dira. Serieak bata bestearen atzetik jokatuko dira goiza osoan zehar. Honela sei bat motorzale beharko omen dituzte gutxienez. Interesatua dagoena Euskadiko Arraun Federazioarekin harremanetan jarri daiteke.
Iñaki Mikeo: “Arraun munduan, mentalitate aldaketa ekarri dugu!” 2009/06/09
Datorren Uztailaren 4ean, Bilbon emango zaio hasiera Kantauriko traineru onenak bilduko dituen San Miguel ligari. Aurten, TKE ligak zazpi urte egingo ditu, koxkortuta eta osasuntsu, arraunaren onerako izan dela erakutsi du. Liga honen eragile nagusienetako bat Iñaki Mikeo izan da, komunikabide arduradun bezala hasi eta TKE-ko gerente lanetan bukatu duen kazetaria. Urte askotarako Iñaki!

Zumaiako II. Ikurriña

