Motorzaleak behar dira Soustons-en jokatuko den Euskadiko Txapelketarako
Euskadiko Arraun Federazioak gutun baten bidez motorzaleak behar dituela esan du, datorren Ekainaren 21ean Soustons-en jokatuko den Arraunketa Olinpikoko Euskadiko Txapelketarako. Motorzaleak epaileak joaten diren ontzien gidariak dira. Estropada bakoitza, serie bakoitza, epaile batek jarraitu behar du eta jarraipena egiteko ontzietan joan behar dira. Serieak bata bestearen atzetik jokatuko dira goiza osoan zehar. Honela sei bat motorzale beharko omen dituzte gutxienez. Interesatua dagoena Euskadiko Arraun Federazioarekin harremanetan jarri daiteke.


