TKE elkarteko Emakumeen EuskoTren Liga abian
TKE elkarteak antolatzen duen Eusko Tren Emakumeen Liga, datorren Uztailaren 11n Ogroven (Galizia) jarriko da abian eta guztira zortzi estropada jokatuko dituzte. Euskotren Ligan 4 talde lehiatuko dira, Bizkaia, Gipuzkoa, Galizia eta Katalunia herrialdeetako selekzio edo talde bana. Talde horien antolakuntza herrialde horietako arraun federazioaren esku, edo herrialde horretako taldeak bilduko lituzkeen erakunderen baten esku egongo litzateke. Eusko Tren Ligako estropada bakoitzean 6.000 euro banatuko dira saritan. Eta sailkapena puntuaketa sistema bitartez egingo da.
Egutegia honako hau izango da:
UZTAILA
11 Ogrove 17:30 Ogrove Concelloko Bandeira
12 Pontevedra 11:30 Pontevedra Concelloko Bandeira
25 Pedreña 18:30 Marina de Cudeyo Bandera
26 Arkote 11:30 Plentziako Ikurrina
ABUZTUA
1 Zumaia 18:30 Zumaiako IkurriNa
2 Getxo 11:30 Getxoko Estropaden Ikurrina
15 Zarautz 17:30 Zarauzko Estropadak - 1
16 Zarautz 11:30 Zarauzko Estropadak - 2
Eusko Tren Ligako estropada bakoitzean 6.000 euro banatuko dira saritan. Banaketa honakoa izango da:
1.go sailkatua: 2.000€
2. sailkatua: 1.700€
3. sailkatua: 1.300€
4. sailkatua: 1.000€
Eusko Tren Ligako sailkapena puntuaketa sistema bitartez egingo da. Estropada bakoitzean puntu kopuru hau banatuko da:
1.go sailkatua: 4 puntu.
2. sailkatuia: 3 puntu.
3. sailkatua: 2 puntu.
4. sailkatua: Puntu 1.
Trackback (URI)
Orain ulertzen det gipuzkoarren ideia
ez da soilik arkote
deustuko santurtziko eta elantxobeko arraunlariak ere badira



Taldeen Osaketa
-Galiziatik: Chapela, CaboDaCruz eta Meira-ko arraunlariz osaturiko trainerua.
-Kataluniatik: Selekzioa
-Bizkaiatik: Arkote
-Gipuzkoatik:
Zumaia; (2 estropada) / (2009-07-12 Pontevedra; 2009-08-01 Zumaia)
Hondarribia; ((2 estropada) / 2009-07-25 Pedreña; 2009-08-02 Getxo)
Getaria-Tolosa; (2 estropada) / (2009-07-11 OGrove; 209-07-26 Plentzia)
Gipuzkoako Selekzioak; (2 estropada) / (2009-08-15 Zarautz-1; 2009-08-16 Zarautz-2)
Euskal taldeen behin behineko osaketa hauxe da:
-Hondarribia:
Hondarribia (gehiengoa), Koxtape eta Hibaikako neskek osatzen dute.
-Zumaia:
Zumaia (gehiengoa), Fortunako eta Ondarruko (2) neskek osatzen dute.
-Getaria-Tolosa:
Getaria (9), Tolosa (7) eta Orioko (2) neskek osatzen dute.
-Arkote:
Arkote (gehiengoa), Deustu, Santurtzi eta Elantxobeko neskek osatzen dute.