TKE motorrak berotzen
Datorren ostiralean, Ekainak 19, San Miguel Ligaren aurkezpen ekitaldia burutuko da Donostiako Kursaal-en, 19:30etatik aurrera. Bertan, 8 sari banatuko dira, iazko arraun denboraldian protagonista izan ziren kirolariei, hain zuzen ere. Bestalde, Ekainak 20 larunbata, 10:30etan hasita, TKE elkarteak batzarra burutuko du Donostiako Palacio de Aiete hotelean. Bertan jorratuko dituzten gaiak hemen ikusi ditzakezue. Azkenik, TKE elkarteak, Euskotren Emakumeen Ligaren webgunea abian jarri du dagoeneko. Bertan emakumeen ligari buruzko berriak luze eta zabal jorratuko dituzte. Taldeen osaketari buruzko xehetasunak Ekaina bukaeran jarriko omen dituzte webgunean.
Larunbateko (2009/06/20) TKE elkarteko batzarrean, honako gai hauek aztertuko dira:
·Azken Batzar Orokorraren aktaren berrespena.
·Elkartearen egoera ekonomikoa eta kudeaketarekin zerikusia duten kontuen azalpena bazkideei.
·TKE Elkartearen Dopinaren Aurkako Arautegiaren moldaketa
onartzea. Moldaketa hori azken egunetan EBO Estatuko Buletin Ofizialean
dopinaren aurkako borroka eta kontrolaren arloetan argitaratu diren
arauen arabera egingo da.
·Bazkideek TKE elkarteko Emakumeen Ligako lehiaketa
arautegia aldatzeko egindako proposamenak onartzea, horrela erabakitzen
bada.


