Asteburu honetan, KAE-2 Liga hasiko da
Asteburu honetan, KAE-2 ligari bi estropadekin emango zaio hasiera. Datorren larunbatean, Ekainak 20, Luancon (Asturias) jokatuko da lehenengo estropada eta igandean, Ekainak 21, goizeko 11:30etan Mundakako 11. Ikurriña jokatuko da. Bertan, 14 traineruk parte hartuko dute: Luanco Asturiasetik, Santander, Santoña eta Colindres Kantabriatik, Trintxerpe, Hibaika, Donostiarra eta Zumaia Gipuzkoatik, eta Deusto, Getxo, Lutxana, Raspas eta Mundaka Bizkaitik. Estropada hiru txandatan egingo da. Txanda bakoitzean parte hartuko dutenak esaterik ez dago, larunbatean Luancon egingo den estropadaren sailkapenaren arabera egingo baita. Estropada eremuari buruz, barruko balizak Santa Katalinako ermitaren inguruan egongo dira, eta kanpokoak Bermeoko portuaren sarreraren aurrean. Ontziak lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte.
Trackback (URI)
-
bhzuazia
:
bhzuazia
bhzuazia



ARC-2. DUESTU garaile !!
ARC-2, lehenengo estropa.
EMAITZA
1 DEUSTO A.T. 22:31,76
2 TRINTXERPE FUNERARIA VASCONGADA 22:54,78
3 C.R. COLINDRES 23:06,93
4 MUNDAKA A.E. 23:14,67
5 GETXO ARRAUN 23:22,19
6 CIUDAD DE SANTANDER 23:35,23
7 ZUMAIAKO A.E. 23:36,31
8 DONOSTIARRA 23:39,29
9 C.R. LUANCO 23:44,17
10 S.D.R. SANTOÑA 24:49,77
11 LUTXANA A.E. 25:10,12
12 RASPAS Kaleratua
13 HIBAIKA Kaleratua