Trintxerpe KAE-2 Ligako buru
Joan den asteburuan jokatutako bi estropaden ondoren Trintxerpe dugu KAE-2 Ligako buru. Luancon (Asturias) jokatutako lehenengo estropada Deustuk irabazi zuen. Estropada gorabeheratsua izan zen larunbatekoa. Bi kaleratu izan ziren, batetik Hibaika Raspas abordatzeagatik eta bestetik Raspas bera arruanlari batek uretara jauzi egiteagatik. Gainera Luancori 3 segunduko zigorra ezarri zioten, epaileen bi oharpen ez betetzeagatik. Igandean berriz, Mundakako XI. Ikurriña jokatu zen eta bertan Trintxerpek garaipena eta ligako lidergoa lortu zuen. Etxekoek estropada ona jokatu eta bosgarren amaitu zuten.


