Sarrerak: July 2009
Konfiantza 2009/08/01
Asteroko legez, hona gaurkoan ere asteartero Gaizka Garmendiak (San Pedroko patroiak) Berria egunkarian idazten duen zutabea.
Emaitzez haratago, orain ere bada saltsa arraunean, irakurle. Komunikabideetan bolo-bolo dabil San Pedrok eta Zarautzek Euskadiko Txapelketari uko egin izana. Batzuentzat ulergaitza da euskaldunek Euskadiko Txapelketari uko egitea; guretzat ulergaitza da 48 orduko tartean hiru estropada jokatzea. Zergatik eta botere nahiagatik eta ados jartzeko borondate ezagatik.
Kaiku eta Getaria-Tolosa dira Euskadiko txapeldun 2009/07/31
12:00etan hasi den gizonezkoen Euskadiko txapelketan aldiz Kaikuk lortu du bandera, hasieratik irabaztera irten den ontziak nagusitasunez marka haustea lortu baitu. Ordu erdi bat lehenago, aurreikuspen guztien arabera, eta lehen aldiz lau luzeetara arraun eginez, emakumezkoen estropada duin batean Getaria-Tolosa izan da txapeldun. Zumaia izan da bigarren postuan geratu dena, Arkote eta Hondarribia atzerago utziaz. Beraz, Euskadiko txapela gipuzkoarren esku geratu da egindako erakustaldiaren ondoren. Hona 2009ko Euskadiko traineru txapelketako denborak.
San Miguel liga Zumaia eta Getxora iritsiko da asteburu honetan 2009/07/30
Larunbat honetan, TKE-San Miguel ligak Gipuzkoan egingo du lehenengo aldiz geldialdia. Larunbatean, 19:00etan hasita, Zumaiako XXIV. Ikurriña egongo baita jokoan. Bandera bakarra, eta 12 ontzi nor baino nor lehian banderaren bila.
Aurreko asteburuan sailkapenean egon ziren aldaketak kontuan izanda, sekulako garrantzia izango dute asteburuko estropadek. Castrok San Miguel ligako titulua nahiz eta esku-eskura duen, hurrengo postuetan bada nahikoa dantza. San Pedro eta Hondarribia bigarren eta hirugarren postuetan finkatu direla badirudien arren, Orio, Urdaibai eta Pedreñaren arteko ligako norgehiagoka sekulakoa da. Oriok aurreko asteburuan izandako gorakadak, ohorezko txandan egoteko txartela eskaini dio, hala eta guztiz Urdaibai eta Pedreña ez daude oso atzean.
Euskadiko txapelketa jokatuko da ostiralean 2009/07/28
Ostiralean, hilaren 31ean jokatuko da Hondarribian Euskadiko txapelketa. Eguerdiko 12:00etan emango zaio Euskadiko traineru txapelketari hasiera, eta bertan hartuko dute parte Euskal Herriko 8 traineruk. Horien artean, Santurtzi, Arkote, Kaiku, Urdaibai, Hondarribia eta Orio izango dira txapelaren bila joango direnak. Gipuzkoako txapeldun den San Pedrok eta Zarautzek uko egin diote Euskadiko txapelketan parte hartzeari, TKE-San Miguel eta lurraldeko estropadekin estropada asko jokatu behar dituztela gaineratuz. San Pedro eta Zarautz ordezkatuko dituzten taldeak Pasai Donibane eta Donostia izango dira, gaur goizean aurkezpenean jakitera eman denez.
KAE-1 ligan, bi estropada gutxiago 2009/07/28
Bi estropada gutxiago izango ditu KAE-1 ligako denboraldiak azken unean suspenditu diren bi estropada direla eta. Abuztuaren 16an Castron jokatu behar zen estropada da bertan behera geratu den estropadetako bat, bestea San Vicente de la Barqueran (Kantabria), abuztuaren 2an jokatu beharreko estropada den bitartean.
KAE-2ko asteburuko estropadak Deustu eta Getxorentzat 2009/07/27
Deusto eta Getxo izan dira KAE-2 ligari dagokienez irabazle asteburuko estropadetan Hibaikako III. ikurriñan eta XL Ciudad de Santander Banderan hain zuzen. Halaeta guztiz Trintxerpek bere lidergoa mantendu du Deusto eta Getxorekiko hain zuzen. Hona KAE-2 ligan jokatu diren Hibaika III ikurriña eta XL Ciudad de Santander banderako emaitzak.
Astillero garaiezin asteburuko estropadetan 2009/07/27
Astillero izan da asteburuan jaun eta jabe KAE-1 ligari dagozkien estropadetan. Larunbatean burutu zen Lekeition XXIV El Correo ikurrina-BBK sari nagusia, eta bertan nagusitasun handiz eta bigarrengo postuan kokatu zen Pasai Donibaneri 19 segundo atereaz, garaipena etxera eramateko aukera izan zuten. Igandean jokatu zen estropadan ere, euren nagusitasun eta indarra erakutsiz lehenengo postuari heldu zioten, berriz ere Pasai Donibane atzean utziz. Hemen KAE-1ari dagozkien asteburuko emaitzak: Pasaiako XXV ikurriña eta XXIV El Correo ikurriña-BBK sari nagusia.
Galizia indartsu asteburuan 2009/07/26
Galizia izan da asteburuan zehar, bai Pedreñan eta baita Plentzian ere Euskotren ligako nagusi. Atzoko estropadako irteeran nahiz eta atzera geratu, lehenengo ziabogarako lehenengo postuari heldu zioten Galiziarrek. Heldu eta ezin askatu, izan ere estropada guztian zehar mantendu eta sendotu baitzuten beraien lehenengo postua. Gipuzkoa izan zen (atzokoan Hondarribitarrek jokatu zuten Gipuzkoaren izenean) gertutik jarraitu zion taldea, nahiz eta hiru ontzien diferentziarekin. Lehenengo luzean Bizkaitarrek bigarren postua mantentzea lortu bazuten ere Gipuzkoarrekiko zazpi segundo atereaz, Gipuzkoarrek itzulerako luzean hauei gailentzea lortu zuten, bigarren postu duin bat eskuratuz. Hemen emakumeen ligako Pedreñako emaitzak, eta hona Plentzian jokatutako Euskotren estropadako emaitzak.
Plentziako ikurriña ere Castrorentzat 2009/07/26
Castrok irabazi du Plentziako ikurriña. Gozatzeko estropada jokatu da gaur Plentziako uretan, eta Castro irteeran zertxobait atzean geratu bada ere, segituan lortu du txandako eta estropadako lehenengo postua. Orio, San Pedro eta Hondarribia gertutik izan dituen arren, ezin izan dute Castro garaitu izan ere, lehenengo ziabogaren ostean erlojupeko estropada egin du Castrok, Orio eta San Pedro atzean utziaz. San Pedrok, azken luze zoragarriaren ostean Oriori aurrea hartu eta bigarren postuan sailkatzea lortu du. Hona, Plentziako XXI.ikurriñaren emaitzak.
Castro berriz ere garaile Pedreñan 2009/07/25
Castro izan da garaile tentsioa nabarmendu den 7. jardunaldi honetan. Pedreñako uretan jokatu den estropadan, Castroko ontziak lidertza sendotzeaz gain, beste txandetan nabarmendu ez den nagusitasuna erakutsi du ohorezko txandan. San Pedro izan da txandan gertuen izan duen ontzia, azken hau Hondarribia eta Pedreñari gailenduz. Hona hemen Marina de Cudeyo Banderaren emaitzak.
Astillerok lider izaten jarraitu nahi du Lekeitio eta Pasaian 2009/07/24
Lekeitio izango du KAE-1 ligak eszenatoki bihar. XXIV. El Correo ikurriña eta BBK sari nagusia lortzeko lehia izango baita bertako uretan. Lehenengo bi postuen artean sekulako lehia egongo da, izan ere, Astillero eta Pasai Donibaneren arteko diferentzia 3 puntuetakoa besterik ez da. Pasai Donibanek pasa den asteburuan emandako erakustaldiak, Astillerok dena eman behar izatea ekarriko baitu.
Pedreña eta Plentziako urak izango ditu testigu San Miguel ligak. 2009/07/24
San Miguel ligak Euskal Herriranzko norabidea hartu du. Larunbatean Pedreñan izango du geldialdia izan ere, arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da jokoan V. Marina de Cudeiro bandera. Castrok lidertzari eusteko problemarik izango ez duen arren, sailkapenean gorantz etorri nahi duten hainbat taldek bereak eta bi eman beharko dituzte postuak igotzeko.
San Pedro eta Getaria-Tolosa Gipuzkoako Txapeldunak! 2009/07/23
Atzo Getarian jokatutako Gipuzkoako 38. Traineru Txapelketan, San Pedrok osta osta irabazi zuen. San Pedro eta Hondarribia nor baino nor aritu ziren estropada osoan zehar eta helmugan segundu bakarrean sartu ziren biak. Txapelketa hau San Pedrok lortzen duen bederatzigarrena da eta honela, Gipuzkoako Txapelketa gehien dituen taldea bihurtu da. Emakumezkoei dagokienez, Getaria-Tolosak nagusitasunez irabazi zuen eta 2. edizioko txapelduna izan zen. Hona hemen 2009ko Gipuzkoako Traineru Txapelketako emaitzak.
Nola liteke? 2009/07/22
Nire txopatik: Gaizka Garmendia San Pedroko patroiak Berria egunkarian idatzitako zutabea.
Lagun irakurle hori! Harritu egingo zinen gaur, arraunari eskainitako txokoan, Ibonen ordez neu aurkitu nauzulako. Ibonek aurreko asteartean adierazi zigun arraunlari soil izatetik entrenatzaile izatera zein alde dagoen, eta benetan diotsuet aldea izugarria dela. Ez du beste gauzetarako tarte handirik uzten.
Gipuzkoako Traineru Txapelketa Getarian 2009/07/21
Bihar, Uztailak 22, 2009ko Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko da Getarian, 19:00etatik aurrera. Aurtengo txapelketa 38. edizioa izango da gizonezkoetan eta emakumezkoetan berriz 2. edizioa. Aurreko urteetako irabazleen zerrenda (palmaresa) hemen ikusi dezakezue. Emakumezkoetan 3 traineru arituko dira lehian: Hondarribia, Getaria-Tolosa eta Zumaia. Gizonezkoetan berriz, 9 traineru izango dira lehiatuko direnak: Hibaika, Trintxerpe, Donostiarra, Pasai Donibane, Zumaia, Zarautz, Orio, Hondarriba eta San Pedro. Guztira 156 arraunlari ikuskizuna emateko asmoarekin. Onenak irabazi dezala!
Getxok Avilesen irabazi eta sailkapenean gora 2009/07/20
hemen ikusi ditzakezue.
Getaria-Tolosak Orioestilora Ikurriña eskuratu du 2009/07/20
Joan den larunbatean, Uztailak 18, Orioestilora 1go Ikurriña jokatu zen Orion. Bertan emakumezkoen lau traineru aritu ziren lehian, Getaria-Tolosa, Zumaia, Hondarribia eta Astillero. Eta Getaria-Tolosako emakumeek aurtengo traineru indartsuena direla erakutsi zuten beste behin eta nagusitasunez irabazi zuten. Bigarrenak Zumaiako neskak izan ziren, hirugarren Astillero eta Hondarribia laugarren. Hona hemen estropadako denborak.
Astillero ez behin, birritan! 2009/07/19
Asteburu honetako KAE-1 Ligako bi estropadak Astillerok nagusitasunez irabazi ditu. Nahiz eta Pasai Donibane hiru puntutara besterik ez egon, astetik astera, kantabriarrak gero eta liderragoak dira. Larunbatean, Uztailak 18, Orion jokatutako Bixiguaren II. Banderan 20 segunduko tartea egin zuen bigarrenarekiko eta hortik aurrera gainerakoak. Aipatzekoa Santurtziren azken aurreko postua, ziaboga batean huts egin ondoren. Igandean berriz, Santurtziarrek larunbateko arantza kendu nahi izan dute eta bigarren gelditu dira Astilleroko Banderan eta Pasai Donibane hirugarren Santurtzirengandik segundu bakarrera. Nabarmentzekoa ere Isuntzak bi estropadetan lortutako emaitzak, hirugarren eta laugarren hurrenez hurren. Orain Lekeitiarrak sailkapeneko laugarren dira.
Castrok eta San Pedrok garaipen bana 2009/07/19
Asteburu honetan, San Miguel Ligako bi estropadak interesgarriak izan dira oso. Larunbateko estropadan, Castrok irabazi zuen baina Hondarribiarrek garaipena zail jarri zioten. Aipatzekoa ere, Oriotarren hirugarren postua. Igandeko estropadan berriz, Pasai San Pedrok nagusitasunez irabazi du, azken bolada kaxkarra alde batera utzita. Eguneko beste ezustekoa, Pedreñak eman du, bigarren iritsi eta sailkapen nagusian laugarren jarri da, Urdaibairen kaltetan. Beraz Pedreñan jokatuko den hurrengo estropadan etxekoak Ohorezko Txandan arituko dira. Eta bi eguneko emaitzak kontutan hartuta Moañako XXVII. Bandera Castroren eskuetara joan da. Castrok lidergoan sendo jarraitzen du, baina bere ahulezia ere agerian utzi du.


Kontxako estropada [1.jardunaldia]

