Astillero ez behin, birritan!
Asteburu honetako KAE-1 Ligako bi estropadak Astillerok nagusitasunez irabazi ditu. Nahiz eta Pasai Donibane hiru puntutara besterik ez egon, astetik astera, kantabriarrak gero eta liderragoak dira. Larunbatean, Uztailak 18, Orion jokatutako Bixiguaren II. Banderan 20 segunduko tartea egin zuen bigarrenarekiko eta hortik aurrera gainerakoak. Aipatzekoa Santurtziren azken aurreko postua, ziaboga batean huts egin ondoren. Igandean berriz, Santurtziarrek larunbateko arantza kendu nahi izan dute eta bigarren gelditu dira Astilleroko Banderan eta Pasai Donibane hirugarren Santurtzirengandik segundu bakarrera. Nabarmentzekoa ere Isuntzak bi estropadetan lortutako emaitzak, hirugarren eta laugarren hurrenez hurren. Orain Lekeitiarrak sailkapeneko laugarren dira.


