Getxok Avilesen irabazi eta sailkapenean gora
Joan den igandean, Uztailak 19, KAE-2 Ligako VI. estropada jokatu zen Avilesen eta garaipena Getxora joan zen. Giro ederra izan zen Asturia aldean eta ikusle ugari bildu zen estropada ikusteko. Getxotarren bigarren bandera honek pil pilean jarri du KAE-2 Liga. Hiru taldek bina garaipen dituzte, Trintxerpe, Deustu eta Getxo, eta estropadatik estropadara, beraien arteko tartea estutzen ari da. Ia zer gertatzen den Pasaian jokatuko den hurrengo estropadan. Aviles Hiriko Banderaren emaitzak
hemen ikusi ditzakezue.


