Astillerok lider izaten jarraitu nahi du Lekeitio eta Pasaian
Lekeitio izango du KAE-1 ligak eszenatoki bihar. XXIV. El Correo ikurriña eta BBK sari nagusia lortzeko lehia izango baita bertako uretan. Lehenengo bi postuen artean sekulako lehia egongo da, izan ere, Astillero eta Pasai Donibaneren arteko diferentzia 3 puntuetakoa besterik ez da. Pasai Donibanek pasa den asteburuan emandako erakustaldiak, Astillerok dena eman behar izatea ekarriko baitu.
Hala eta guztiz 3. eta 4. postuek ere oraindik ez dituzte jabeak, puntu
bakar batean Santurtzi eta Isuntza aurkitzen baitira hurrenez hurren.
Astillerok ihes egiteko aprobetxatu baldin badezake ere kostako zaio
lidertzari heltzea, bai eta mantentzea ere.
Igandean Pasaian emango zaio KAE-1 ligari segida. XXV. Ikurrina izango
da jokoan eta sekulako ikusmina sortuko du, larunbatean egindakoari
buelta emateko edo heltzeko aukera izango baitute asteburuko estropada
honetako taldeek.


