Pedreña eta Plentziako urak izango ditu testigu San Miguel ligak.
San Miguel ligak Euskal Herriranzko norabidea hartu du. Larunbatean Pedreñan izango du geldialdia izan ere, arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da jokoan V. Marina de Cudeiro bandera. Castrok lidertzari eusteko problemarik izango ez duen arren, sailkapenean gorantz etorri nahi duten hainbat taldek bereak eta bi eman beharko dituzte postuak igotzeko.
San Pedrok gogor eutsi nahiko dio Hondarribiarekiko duen bigarren postuari, baina Pedreña, Urdaibai eta Orio ez dira isilik geratuko, izan ere azken hauek lau punturen diferentzia besterik ez dute.
Igandean aldiz, Plentzia izango du testigu San Miguel ligak. Eguerdiko 12:00etan jokatuko den estropadan, larunbatekoa finkatzeko aukera izango baitute talde guztiek. Castro izango da berriz ere Plentziako XXI. ikurriña irabazteko faborito aurreikuspen guztien arabera. Gainontzeko txandak ere ikusgarriak izango dira, denboraldiaren ekuatorerantz iristen ari baikara.
Bai larunbateko estropada eta bai igandeko estropada zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eskutik. 18:30 eta 11:30etan hasita hurrenez hurren.



Eusko Tren