Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 July 25 Castro berriz ere garaile Pedreñan
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Castro berriz ere garaile Pedreñan

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/07/25 23:49

Castro izan da garaile tentsioa nabarmendu den 7. jardunaldi honetan. Pedreñako uretan jokatu den estropadan, Castroko ontziak lidertza sendotzeaz gain, beste txandetan nabarmendu ez den nagusitasuna erakutsi du ohorezko txandan. San Pedro izan da txandan gertuen izan duen ontzia, azken hau Hondarribia eta Pedreñari gailenduz. Hona hemen Marina de Cudeyo Banderaren emaitzak.

Hala eta guztiz, Orio izan da jardunaldiko sorpresa. Txanda osoan, segundo bakar bateko ezberdintasuna izan baitu Orioko ontziak Urdaibai eta Kaikurekiko, Zarautz atzean utziz.

Gauzak horrela, sailkapen nagusian aldaketak izan dira. Castro, San Pedro eta Hondarribiak lehenengo hiru postuak mantendu eta sendotu badituzte ere, hurrengo hiru postuak berdinketa hirukoitzaz geratu baitira. Orio, Pedreña eta Urdaibai 56 punturekin aurkitzen dira hurrenez hurren. Beraz,  bihar Plentzian jokatuko den estropadan, Castrok, San Pedrok, Hondarribiak eta Oriok osatuko dute ohoreko txanda. Sailkapen nagusian postuak bermatzeko eta aldatzeko intentzioz irtengo dira biharko estropadan ontzi guztiak 12:00etatik aurrera.


Eusko trenbideak ligaren barnean, pronostiko guztiek ziotena bete da. Galiziaren irteera korapilatsua izan baldin bada ere, hasieratik nabarmendu den garaipena  lortu baitute. Gipuzkoa izan da bigarren luzean bizkaitarrei aurrea hartu dien taldea, Katalunia hasieratik atzean geratu den bitartean. Beraz, sailkapenean ere ez da aldaketarik izan.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: