Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 July 26 Galizia indartsu asteburuan
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Galizia indartsu asteburuan

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/07/26 22:05
Galiziako neskak nagusi

Galizia izan da asteburuan zehar, bai Pedreñan eta baita Plentzian ere Euskotren ligako nagusi. Atzoko estropadako irteeran nahiz eta atzera geratu, lehenengo ziabogarako lehenengo postuari heldu zioten Galiziarrek. Heldu eta ezin askatu, izan ere estropada guztian zehar mantendu eta sendotu baitzuten beraien lehenengo postua. Gipuzkoa izan zen (atzokoan Hondarribitarrek jokatu zuten Gipuzkoaren izenean) gertutik jarraitu zion taldea, nahiz eta hiru ontzien diferentziarekin. Lehenengo luzean Bizkaitarrek bigarren postua mantentzea lortu bazuten ere Gipuzkoarrekiko zazpi segundo atereaz, Gipuzkoarrek itzulerako luzean hauei gailentzea lortu zuten, bigarren postu duin bat eskuratuz. Hemen emakumeen ligako Pedreñako emaitzak, eta hona Plentzian jokatutako Euskotren estropadako emaitzak.

 

Plentzian jokatu den 4.jardunaldian ere, pronostiko guztiek ziotena bete da, Galiziak irabazi baitu, Gipuzkoa, Bizkaia eta Kataluniaren aurretik jarriaz. Hasera-haseratik estropada haustera joan dira. Nahiz eta une batzuetan gertutik jarraitu dion Gipuzkoak Galiziarrei gainjartzeko saiakera egin, ezin izan dute eta azken hauek bigarren postuarekin konformatu behar izan dute.

 

Beraz, sailkapenean ez da inolako aldaketarik izan postuei dagokienez. Galiziak darrai lehenengo postuan 15 puntuekin, Gipuzkoak bigarren postuan kokatua dagoenak 12 puntu dituelarik. Atzerago daude Bizkaia eta Katalunia 9 eta 4 puntuekin.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: