Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 July 27 Astillero garaiezin asteburuko estropadetan
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Astillero garaiezin asteburuko estropadetan

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/07/27 17:43

Astillero izan da asteburuan jaun eta jabe KAE-1 ligari dagozkien estropadetan. Larunbatean burutu zen Lekeition XXIV El Correo ikurrina-BBK sari nagusia, eta bertan nagusitasun handiz eta bigarrengo postuan kokatu zen Pasai Donibaneri 19 segundo atereaz, garaipena etxera eramateko aukera izan zuten. Igandean jokatu zen estropadan ere, euren nagusitasun eta indarra erakutsiz lehenengo postuari heldu zioten, berriz ere Pasai Donibane atzean utziz. Hemen KAE-1ari dagozkien asteburuko emaitzak: Pasaiako XXV ikurriña eta XXIV El Correo ikurriña-BBK sari nagusia.

 

KAE-1 ligari dagokion larunbateko estropadan nabarmena izan zen bigarren txandatik hirugarren txanda bitartean egon zen eguraldi aldaketa, beraz, eguraldiak erabat baldintzatu zuen hirugarren txanda. Gauzak horrela, Oriok eta Donostiarrak, podiumeko postuetan kokatzea lortu zuten Pasai Donibaneren atzetik. Isuntzak konformatu behar izan zuen bosgarren postuarekin, Donostiarrarekiko 6 segundo atzerago geratu baitzen. 


Pasaian jokatutako estropadan ere Astillero nagusitu da erraztasunez, bigarren sailkatutako Pasai Donibane ontziari 9 segundo atereaz. Asteburuan Oriok izan duen gorakada ere nabarmena izan da, Santurtziren beherakadarekin batera. Hori dela eta, sailkapen nagusian 2 puntuko aldea besterik ez dute laugarren postuan kokatzen diren Santurtziarrek Oriorekiko.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: