KAE-1 ligan, bi estropada gutxiago
Bi estropada gutxiago izango ditu KAE-1 ligako denboraldiak azken unean suspenditu diren bi estropada direla eta. Abuztuaren 16an Castron jokatu behar zen estropada da bertan behera geratu den estropadetako bat, bestea San Vicente de la Barqueran (Kantabria), abuztuaren 2an jokatu beharreko estropada den bitartean.
Larunbat goizean eman zuen aditzera KAE-1 ligako gerenteak. Ligaren haseran onarturiko egutegiak beraz, bi estropada gutxiago izango ditu. Castro B taldeak KAE-1 ligan parte ez hartzea erabaki zuenez, abuztuaren 16an antolatu beharreko estropada euren esku ez geratzea erabaki dute. Hala eta guztiz, abuztuaren 15ean adosturiko estropadari aurre egitea erabaki du Castrok, herriko amabirjinaren festen aitzakiak, estropada hau ohitura bilakatu dela gaineratuz.
San Vicente de la Barquerako udaletxeak abuztuaren 2arekin antolatu beharreko estropada ere bertan behera geratu da, udaletxeak komunikatu batean adierazi duenez, ezinezko baitzaie ekonomikoki aurre egitea. Gauzak horrela, eta beste bi estropada antolatzeko denborarik ez dagoenez, KAE-1 ligak bi estropada gutxiago izango ditu aurtengo denboraldian.


