Konfiantza
Asteroko legez, hona gaurkoan ere asteartero Gaizka Garmendiak (San Pedroko patroiak) Berria egunkarian idazten duen zutabea.
Emaitzez haratago, orain ere bada saltsa arraunean, irakurle. Komunikabideetan bolo-bolo dabil San Pedrok eta Zarautzek Euskadiko Txapelketari uko egin izana. Batzuentzat ulergaitza da euskaldunek Euskadiko Txapelketari uko egitea; guretzat ulergaitza da 48 orduko tartean hiru estropada jokatzea. Zergatik eta botere nahiagatik eta ados jartzeko borondate ezagatik.
Nire txopatik: Gaizka Garmendia (San Pedroko patroia)
Emaitzez haratago, orain ere bada saltsa arraunean, irakurle. Komunikabideetan bolo-bolo dabil San Pedrok eta Zarautzek Euskadiko Txapelketari uko egin izana. Batzuentzat ulergaitza da euskaldunek Euskadiko Txapelketari uko egitea; guretzat ulergaitza da 48 orduko tartean hiru estropada jokatzea. Zergatik eta botere nahiagatik eta ados jartzeko borondate ezagatik.
Arraunean beti izan dira federazioen arteko eta elkarteen arteko pikeak, eta orain ere bai. Hain zaila al da ligak astebete lehenago hasi eta bi asteburu txapelketentzat gordetzea? Ados jartzeko hitz egin beharra dago, eta hitz egin behar dutenak ados jarriko diren konfiantza handirik ez dut.
Konfiantza eza aipatuta, duela bi aste galdera bera askotan egin zidaten kazetariek: «Galiziako eremuak fidagarriak al dira?». Bada oraindik ere galiziarrengan fede gutxi duen jendea. Ba nik zera diotsut, irakurle: nahiago izan ditut Galiziako hiru eremuak asteburuko biak baino. Bai, hala da!
Pedreñan eta Plentzian ibai bana daude eremuaren alboan, eta ibaiak dauden tokian, itsasgorak eta itsasbeherek eragindako ur korronteak, noski! Korronteok txanden eta kaleen artean aldeak eragiten dituzte. Hor ibili ginen patroiak hara eta hona, ahal zenean korronteak aprobetxatuz, eta ezin zenean kalterik txikiena jasateko ahaleginean. Ez dakit estropada orduak nork jartzen dituen, baina itsasaldiak noiz diren begiratzea ere ez da ba zaila! TKEk soldatapean dituen teknikariek konponbiderik jartzen ez badute, ezin konfiantza handirik izan haiengan.
Eta zer esan estropadetan itsasontziak erakusten dituztenetaz? Galizian, Espainian eta Euskal Herrian daude. Ez zait berehala ahaztuko Pedreñan Oriorena zuzen zihoan domingeroa. Itsasoan ere badela alkohol proba egiteko premia!
Konfiantza handiz Castro dabil. Hasieratik aurrea hartu ez arren, beren martxa jarraituz bi estropada hauetan atera dituzte orain arteko alderik handienak. Cavendishen antza dute. Guk ere badugu konfiantza. Atzeko pelotoi estuan aurrena sartzen ari gara, eta sariak ekarriko dizkigu horrek; galdetu Hushovdi bestela.



borondatea esaten duzu ??
Ta Euskadiko txapelketari egin diozuen "espantada" ez da ulergaitza ez,ez.... besteekiko, akordiorekiko... hitza ez betetzea da. Ez fidagarritasuna da !!
(Botere nahiagatik eta ados jartzeko borondate ezagatik) aipatzen dek. Zuek behintzat gehiengoak eman zuen adostasuna ez duzue kunplitu. Ea nork erabiltzen dun boterea bere kaxa.....