Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 July 31 Kaiku eta Getaria-Tolosa dira Euskadiko txapeldun
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Kaiku eta Getaria-Tolosa dira Euskadiko txapeldun

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/07/31 19:21
Getaria-Tolosa 2009ko Euskadiko Txapeldun

12:00etan hasi den gizonezkoen Euskadiko txapelketan aldiz Kaikuk lortu du bandera, hasieratik irabaztera irten den ontziak nagusitasunez marka haustea lortu baitu.  Ordu erdi bat lehenago, aurreikuspen guztien arabera, eta lehen aldiz lau luzeetara arraun eginez, emakumezkoen estropada duin batean Getaria-Tolosa izan da txapeldun. Zumaia izan da bigarren postuan geratu dena, Arkote eta Hondarribia atzerago utziaz. Beraz, Euskadiko txapela gipuzkoarren esku geratu da egindako erakustaldiaren ondoren. Hona 2009ko Euskadiko traineru txapelketako denborak.

 

Sekulako indarra erakutsi du Kaikuk, eta espero ez zen nagusitasunak bandera eurenganatzeko aukera eskaini die. Bizkaiko txapelketaz gain Sestaoko taldeak Euskadiko txapelketa ere irabazi dute. Hondarribitarrek lortu dute etxean bigarren postua, Urdaibairi eta Oriori hirugarren eta laugarren postua egokitu zaielarik hurrenez hurren.

 

Oriotarrek, lehenengo ziabogan arraun motza galdu dute, eta ezin izan diote estropadari eutsi une batena sei bat segundo galdu dituztelarik. Gauzak horrela, eta hirugarren postuari eusten saiatu diren arren ezin izan diote eutsi eta laugarren postuan helmugaratu dira. 

 

Santurtzi izan da lehenengo txanda irabaztea lortu duen taldea. Hasiera hasieratik lehenengo postua lortu baldin badu ere, Pasai Donibanek estutu du azken luzean segundu bakarrera jarriaz. Hala eta guztiz, txanda lortzea eta aurreko asteburuaren ostean berrindartzea lortu dute.

 

Trackback (URI)

Kaikuren indar erakustaldia

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/07/31 19:07
Ikaragarria Kaikuk beste behin egin duena. Orain dela gutxi aurtengo Bizkaiko Txapelketa irabazi zuen eta orain Euskadiko Txapelketa.
San Miguel Ligan ordea ez dabil horren ondo, sailkapenean zortzigarren doa, eta orain arte ez du horrelako erakustaldirik egin.

Kaikuren erakustaldiak

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/08/01 16:10
San Miguel Ligan etxeko arraunlarien kopuru minimo batekin jokatu beharra dauka Kaikuk, beste guztiek bezala. Txapelketetan ordea ez daukate horrelako mugaketarik.

Horregatik egiten ditu horrelako erakustaldiak txapelketetan eta ez ligan.
Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: