Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 August 20 TKEko igandeko zita Pasai San Pedron
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

TKEko igandeko zita Pasai San Pedron

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/08/20 15:48
San Pedro estropada aurkezpena

Pasaiak hartuko du TKE-San Miguel ligako 15. estropada puntuagarria igandean. Eguerdiko 12:00etatik aurrera, Kofradiaren XV.ikurrina jokatuko da Pasai San Pedro eta Pasai Donibaneren arteko itsas adarrean. Erlojuaren aurka, alboan beste traineruen presiorik gabe, ontzirik onena zein den jakiteko parada ezin hobea izango dugu igandean Pasai San Pedron.

Gaur aurkeztu dute estropada, eta estropada lau trainerutako hiru txandatan banatuko baldin bada ere, erlojuaren aurkako sistemarekin jokatuko da. Esan bezala hiru txanda banatuko dira, eta txanda bakoitzeko ontzien artean minutu bateko tartea izango da. Sailkapenean azken postuan aurkitzen den taldeak ekingo dio estropadari, Arkotek hain zuzen. Gauzak horrela, Castro izango da irteera puntutik azkena irtengo den ontzia, sailkapenaren azken postutik lehenengoa bitarteko ordenarekin irtengo baitira.  Txanda batetik bestera, hurrengokoei paso eman aurretik, bost minutuko tartea utziko da eta estropada eremuko baliza guztiak, ziaboga eta helmugakoak barne ababorretik hartu beharko dituzte.


Hondarribian jokatuko den estropadarekin batera, sailkapenean gora beherak finkatzeko estropada izan liteke igandean San Pedron jokatuko dena. Beraz, hitzordua egina dago. Igandean eguerdiko 12:00etan Kofradiaren XV. ikurrina Pasai San Pedron.

Trackback (URI)

zergatik baina...

Honek bidalia Unai Elizasu Non 2009/08/21 13:47
Pasaiakoa beti izan da eta izango da ikusteko ederra den estropada bat. Arraunlariak, haien esfortzuak eta nekeak, ikuslegotik oso gertu daudelako!
Baina zergatik erlojuzkontra? egiari zor, erlojuzkontrakoa egiten bada, kale arteko diferentziarik ez dala egongo; baina:
* Portugaleteko estropadan baina kale diferentzia handiagoa dago Pasaiako estropadan?
* Zeintzuk jartzen dituzte irizpideak erlojuzkontra edo kale bidez egiteko?

Pasaiako betiko estropada, bi goruntz eta bi beheruntz dihoazenekoa, ikusgarria iruditu izan zait beti! Eta kale arteko diferentziarik egon ez dadin antolatzen badu ligak horrela estropada, antolatu dezala portugaletekoa ere berdin. Eta bidenabar, ia ia estropada danak antola ditzala berdin! Ziur nago, ia leku guztietan egongo dela kale arteko diferentziarik, batzutan handia eta bestetan txikia, baina denetan izango da zeozer!
zer diozue? Portugaleteko kale diferentzia Pasaiakoa baina txikiagoa da? edo handiagoa? edo berbera?

San Pedro, ETB

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/08/21 15:28
Erlojuzkontrakoaren alde, bi "ente" garrantzitsu daude.
1) San Pedro.
2) ETB.
- San Pedroren jarrera ulertzeko... betidanik egin diote uko Pasaiako badian kalekin jokatzeari. 198x-tik dator erabakia. San Juan-San Pedro lehia batetan (etxeko bandera jokoan, uztailak 31ean) arroxak sekulako astindua eman ondoren, kaleen diferentziak zirela ta, gehiago sistema horrekin ez zutela jokatuko esan zuten eta kunplitu ere. Egoskorrak benetan moreak!
- ETBk berriz kristonetako arazoak sortzen omen dizkio gora-behera sistema horrek eta beraiek ere bota zuten ordagoa. Edo erlojupean edo batez!
Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: