Emakumezkoen estropadak ez dira amaitu, igandean, Hondarribian
Emakumezkoen lehenengo Euskotren denboraldia amaitu baldin bada ere, emakumezkoen estropadek aurrera diraute. Asteburu honetan igandean izango da emakumezkoen estropadak ikusteko aukera. KAE1eko Hondarribiko estropada 17:30etan hasiko baldin bada ere, 17:00etan emakumezkoen estropadari emango zaio hasera.
Euskal taldeek hartuko dute parte Txingudiko emakumezkoen estropadan. 2 txanda izango dira. Lehenengo txandan Ur-Kirolak eta Bizkaia ontziak irtengo dira, eta hurrengo txanda, hauek irten eta 3 minutuetara hasiko da. Bigarrengo txandan 3 ontzik hartuko dute parte. Zumaia, Hondarribia eta Getaria-Tolosako ontziek hartuko dute parte txanda honetan.
Ikuskizun polita eskainiko digute bost ontzi hauek, eta duda gabe aukera polita izango da Kontxako estropadarako. Lehenengo aldiz denboraldian zehar,talde asko aurrez aurre ikusiko ditugu eta norgehiagoka bikainaren testigu izango gara. Animo neskak!
Trackback (URI)
emaitzak non?
Hementxe
Astillero??
erlazio ezak
Neguko Hondarribiko estropadan ere, Astillero-mutillak faltatu zen.
Beraz.........
38-24, BAIONA irabazle !!
Hoi dek hoi eurra ematia!. Parisinoak ez ziren gustora ez....



Urkiko nesken aurrena
Animo neskak! Eta eutsi goiari!