KAE2 Colindres eta Erandiora iritsiko da asteburuan
Denboraldia amaitzen ari den arren bada oraindik zer jokatua. Horretarako aukera ezin hobea izango dute KAE2ko ontziek larunbatean Colindresen (Kantabrian) eta igandean Erandion. Larunbatean arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera XXVI. Ria del Anson banderari, eta igandean arratasaldeko 19:30etatik aurrera XII. Erandioko bandera egongo da jokoan.
Bi estropada hauek erlojuaren aurkako estropadak izango dira, itsasadarrean jokatuko baitira, beraz estropada ez ohikoa izango denez, gora behera ugari gerta litezke. Ea zer gertatzen den.


