Gaurkoan bai, Castro nagusitasunez gailendu da
Castro izan da nagusi San Pedron jokatu den XV. Kofradiaren ikurriñean. Erlojuaren aurka gogor egin behar izan dute gorriek, Pedreñak bigarren txandan egin duen denborari aurre egiteko, baina lortu dute. Azken luzean, Pedreñaren denborari aurre egin eta 8 bat segundotan hobetu dute. San Pedroren irteera puntuko ezbeharrak, hauen lanak atzeratu baldin badituzte ere, ez da lehiatik kanpo egon. Hona, Kofradiako XV.ikurriñako emaitzak.
Ezustekoarekin hasi da ohorezko txanda. Hondarribia eta Orio lehenengo luzeko lan erditan zirenean, San Pedrori irteeran hanketako tosta hautsi baitzaie. Segituan baztertu behar izan dute ontzia, Castrok lanean hasi beharra baitzuen. Arazoa konpondu, eta ohorezko txandako ontziek bigarren maniobra egin ostean irten dira etxekoak, moreak.
Castro izan da ohorezko txandako denborarik onenak egin dituenak maniobra puntuetan. Hala eta guztiz, bigarren txandako Pedreñaren denbora erreferentzi denbora izan dute uneoro, izan ere denbora hobea egin du Pedreñako ontziak ziabogetan. Hala eta guztiz, Castroko ontziak azken luzean gogotsu ekin diote beraien arraunketari, eta nahiz eta hirugarren ziabogan, Pedreña baina 2 segundo kaskarrago egin, 10 segundotan lortu dute hobetzea Pedreñaren denbora. Orio izan da estropadan zehar, gertuen izan duen ontzia, nahiz eta diferentzia apur batez. Hala eta guztiz, San Pedro irten denean aldatu dira gauzak. Castro estutzea lortu baitu denborei dagokienez. Castroren atzetik sailkatzea lortu dute San Pedrokoek. Oriok egin du azken luze zoragarria gaurkoan ere, Pedreñarekiko zazpi segundo atzetik zihoazen 3. Ziabogan, eta helmugan, 2 segundo aurretik sartu dira horiak.Hondarribia izan da txandan kaskarren ibili den ontzia. Bosgarren sailkatu dira, Pedreñaren emaitza hobea izan baita.
2. txandan, Pedreña izan da nagusi. Atzoko arantza kentzera irten dira, izan ere denboraldi irregularra daramate Kantabriarrek. Lortu dute arantza kentzea, bai eta Castrori estutzea ere. Txanda berean Urdaibaik estropada ona egin baldin badu ere, 3 luzeetan 9 segundo atzetik joan da Bermeoko ontzia. Hala eta guztiz, azken luze ona egin dute hauek eta Pedreñaren atzetik helmugaratu baldin badira ere 4 segundora murriztu dute errenta. Kaiku eta Zarautz izan dira txandan ahul ikusi diren ontziak. Zarautzek Kaikuri aurre hartzea lortu du, eta 8.postuan helmugaratzea, Kaikuk 10.postua lortu du.
Tiran izan da lehenengo txandan maila ona erakustea lortu duen ontzia. Arkote ere azken estropadetan baina txukunago ibili bada ere, azken postuan sailkatu da. Meira 3.postuan izan da estropada guztian zehar, baina Zumaia ongi hasi den arren, estropada amaierak eragina izan du, eta Meiraren atzetik geratu dira azkenean.
Sailkapenari dagokionez, ez da aldaketa nabarmenik eman. Castro oraindik matematikoki garailea ez den arren, hurrengo asteburuan inolako ezbeharrik eta ezustekorik ez bada, bera izango da ligako txapelduna. San Pedrok gogor dirau bigarren postuan, eta Orio distantzia apur batera du. Orio izan da asteburu honetan ohorezko txandan finkatzea lortu duen taldea. Atzo 3. postura igo zen, eta puntu bakarraren aldearekin jokatu du gaur. Hala eta guztiz, gaurko estropadaren ostean 3 puntuetako aldea dute. Zarautz eta Kaikuren puntu berdinketa gaurko estropadarekin hautsi da, eta Zarautzeko lortu du 7.postua. Bada podium-eko eskaileretako 2 eta 3.posturako lehia! Hurrengo asteburuan, asteburu honetako bi txapeldunen etxean. Liderraren etxean larunbatean, Castron hain zuzen eta igandean Orion. Ea zer gertatzen den!


