Asteburu banatua KAE1 ligan, Astillerorentzat eta Pasai Donibanerentzat bana!
Astillerok eta Pasai Donibanek irabazi dituzte, KAE-1 ligari zegozkion asteburu honetako estropadak. Larunbatean, Camargoko udaletxearen XIX. Banderan, Kantabriarrak oso ondo aritu ziren, eta bandera nagusitasun guztiz irabaztea lortu zuten. Igandean aldiz, Astilleroko urdinak ez ziren horren fin aritu, eta Pasai Donibane izan zen nagusi XIV. Hondarribiko sustapen estropadan. Pasaiako arrosek, atzean utzi zituzten txandako Astillero eta Santurtzi. Hona, Camargoko udalaren XIX. banderako emaitzak, eta hona, Hondarribiko XIV. Sustapen estropadakoak.
Asteburu polita ikusi ahal izan dugu KAE-1 ligan ere. Larunbatean eman zitzaion hasera, XIX. aldiz Camargoko udaletxeko banderari, arratsaldeko 17:45etatik aurrera. Bertan, Astillero nagusitu zen. Gertutik izan zituen Santurtzi eta Pasai Donibane baina ezin izan zieten aurre hartu Kantabriako urdinei.
Santurtziarrak lehenengo ziabogan arrosen aurretik baziren ere, hauek errekuperatu eta dagokien lekua 2. postua dela erakusten saiatu ziren, bai lortu ere. Astillerorekiko 9 segundora geratu ziren, baina hauek ere 3. sailkatuak atzean utzi zituzten, 11 segundora hain zuzen. Etxeko taldea izan zen 2.txandako garailea eta Hondarribia lehenengo txandakoa. Lehenengo txandan helmugan izan ziren urduritasunak, izan ere, Ondarroa eta Busturialdea ontzien helmugaratzeak fotofinisharen zehaztasuna eskatu zuen. Biak denbora berarekin sartu ziren, nahiz eta ehunenekoak Busturialdearen alde geratu ziren.
Hondarribiko estropadan, Pasai Donibaneko ontzia gogotsu irten zen. Lehenengo maniobra puntuan, 4.postuan zihoan arren, segituan errekuperatu eta denen aurretik jartzea lortu ostean, estropada garaitzea lortu zuten pasaiarrek. Santurtzi izan da hirugarren sailkatua, eta Orio B laugarren postuan sailkatu zen. Azken honek bere txanda irabaztea lortu zuen.
Sailkapenari dagokionez, Astillerok darrai lidergoan indar guztiz, Pasai Donibaneren aurretik. Atzerago geratu dira Santurtzi eta Isuntza, azken honek berriz ere laugarren postua lortu duelarik. Hala ere gertutik jarraituko dio Oriok, bi puntuetara aurkitzen baita. Sailkapenaren beheraldean gauzak berdin daude. Ondarroa eta Portugalete dira jaitsiera postuetan aurkitzen direnak.


