Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 August 24 Santoña izan da nagusi erlojuaren aurka, Colindresen
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Santoña izan da nagusi erlojuaren aurka, Colindresen

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/08/25 10:01
Santoña txapeldun colindresen

Larunbatean jokatu zen estropada Colindresen. Arratsaldeko 18:00etan eman zitzaion hasiera, eta erlojuaren aurka gogor egin behar izan zieten. Nor baino nor, eta ezustekoak emateko prest, Santoña izan zen sailkapenean ehuneneko batzuengatik Trintxerperi aurre hartu zion taldea. Getxo izan zen hirugarren sailkatua, eta KAE-2 ligako liderra laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Hona hemen Asongo itsasadarreko XXVI. banderaren emaitzak.

Santoñak irabazi zuen Colindresen 20.50.02ko denborarekin nahiz eta Trintxerpe oso-oso gertutik izan zuen. Trintxerpek eginiko denbora, ia ehuneneko bat gehiago izan zen, 20.50.03 markatu baitzuen. Getxo izan zen hirugarren postuan sailkatu zena 15 segunduetara, eta denboraldiko liderrak 4.postua eta zigorrarekin konformatu behar izan zuen. Estatxa garaiz ez hartzeagatik 10 segundoetako zigorra ezarri baitzieten epaileek. Colindresi ere zigor bera aplikatu zioten, eta hau 9.postuarekin konformatu zen.

 

Gainontzean ez zen ezustekorik izan. Hori bai, sailkapenean gauzak gero eta estuago daude. Deustuk 152 punturekin jarraitzen baldin badu ere lider, Trintxerpe puntu bakar batera aurkitzen baita. 3. eta 4. sailkapenerako ere izango da zer ikusia, izan ere 130 punturekin Santoña eta Getxo aurkitzen baitira. Biek izango dute sailkapen nagusian posturik onenean sailkatzeko helburua.  Ea hurrengo estropadek zer eskaintzen diguten, izango da eta zer ikusia, eta zer gozatua!

Trackback (URI)

Zuzenketak

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/08/25 08:29
Akatsak ikusten ditut albiste honetan:
1- Titular azpiko sarreran "Santoña izan zen ehuneneko batzuengatik Trintxerperi aurre hartu zion taldea" dio eta ez da guztiz zuzena, ehuneneko bakarra izan bai zen.
2- Bukaeran, Santurtzi eta Isuntza sartzen dituzue sailkapen nagusian eta bi talde hauek KAE ligako lehen taldean daude.

Eskerrik asko,
Iker

Mila esker

Honek bidalia estropanet Non 2009/08/25 17:39
Arrazoi duzu, akatsa zegoen albistean. Mila esker ohartarazteagatik, eta barka iezaguzu sortutako nahasmenagatik.

Ez horregatik

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/08/26 09:48
Ta zorionak egiten duzuen lanagatik.
Iker
Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: