Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 August 25 Getaria-Tolosa jaun eta jabe Txingudiko estropadan
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Getaria-Tolosa jaun eta jabe Txingudiko estropadan

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/08/25 10:28
Getaria-Tolosa txapeldun Txingudiko estropadan

Getaria-Tolosak Txingudiko estropadan sekulako maila erakutsiz, gainontzeko taldeei aurrea hartu eta momentu hauetan, Kontxari begira onenen artean egoteko aukera handia dutela erakutsi dute. Zumaia eta Hondarribiaren artean ere izan da norgehigoka, izan ere, ziaboga puntuan zumaiarrak segundo bat aurretik irten dira. Hala eta guztiz, helmuga puntuan gauzak zeharo ezberdinak izan dira, Hondarribiak Zumaia garaitzea eta horrela bigarren sailkatzea lortu baitu. Hona Txingudiko IV.ikurrinako emaitzak.

Getaria-Tolosarrek ez dute areriorik izan estropadan zehar, hortzak zorroztuta, eta zuten guztia eta gehiago emateko prest irten dira. Maniobra puntura iristerako, bigarren zihoazenei 14 segundo ateratzen zizkieten. Gauzak horrela, Kontxako estropadetarako onenean artean egon daitezkeela erakutsi dute. Hondarribia eta Zumaia ez dira atzean geratu eta bigarren luzean erabaki da bigarren sailkatua. Hondarribia ziabogaren ostean zertxobait berrindartu egin baita, eta Zumaia igarotzea lortu du.

 

Lehenengo txandan irten dira Bizkaitarrak eta Ur-Kirolakeko neskak. Bizkaitarren ontzia maniobra puntuan Hondarribiarren denboratik gertu ibili da, eta helmugan ere erakutsi du, denborari dagokionez, Zumaiarekiko lehia estua izan duela. Azkenean 4. postuan sailkatu dira bizkaitarrak. Ur-Kirolakeko nesken lehenengo estropada izan da, eta azken postuan geratu badira ere, maila polita erakutsi dute.

Momentuz, ez da Kontxara bitartean emakumezkoen traineru estropadarik geratzen, beraz, urduritasunak hasiak egongo dira, emakumezko arraunlari askorentzat ametsa zen eta den estropadarako, Kontxako estropadarako hain zuzen. Animo neskak!

Trackback (URI)

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/08/25 21:55
"Ur-Kirolakeko nesken lehenengo estropada izan da, eta azken postuan geratu badira ere, maila polita erakutsi dute." ?????
Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: