Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 August 25 Ikusteko, nondik?
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Ikusteko, nondik?

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/08/25 10:32

Gaizka Garmendia, San Pedroko patroiak bere txopatik idazten duen zutabea dakarzkizugu. Berria egunkarian asteartero idazten duen zutabea, eta ohiko legez, hona gaurkoa.

 

Gozatu al duzue asteburuaz? Aspaldiko partez, arraunaren esentzia gordetzen duen estropada jokatu genuen larunbatean. Ontziak saltoka olatuei aurre eginez, zipriztinak alde guztietan, gozatua eta ezina, olatu gaineko lantzaa eta keinadak... polita benetan. Askotan entzun dut estropadak ondoen telebistaz ikusten direla; ba ez! Larunbatean Hondarribiko kai berria zen tokirik onena, eta giroaz gozatzeko hondartzako espigoia. Hunkigarria izan zen irteeran jendearen orroek sortutako burrunda. Nahiago dut estropadak bertan ikusi, pantailatik at gauza asko gertatzen dira uretan.

 

Ikusgarria izan zen hirugarren txandako azken luzea. Hiru ontzi elkarri aurrea hartu nahian; olatuarekin baten aurreratzea, gero bestearena, orain bat atzean, gero berriz aurrena... eta, azkenik, kolore horia nagusi. Telebistako kazetaria ere aspaldian gutxitan bezala aritu zen azken metroak emozioz kontatzen. Gure ontziko batek esaten duenez, «Oriok urtero bandera bat gutxienez irabazten dik!»

Estropadak ikusgarri itsasoak egiten ditu. San Miguel liga ikusgarriagoa izango zen itsasoan gehiago jokatuko balira. Lehen itsasoan antolatzera derrigortzen zuten. Liga gehiago haz dadin ea Lekeition, Getarian eta Mundakan estropadak antolatzeko babesleak aurkitzen dituen. Itsasadarretan jokatzearen ona da zaleak bertatik bertara sentitzea. Hondarribiko marruek Pasaian izan zuten oihartzuna. Baina laburra izan zen. Hasi orduko denak mutu utzi genituen. Hamar bat palada eman orduko, arazoak zituen arraunlariak keinu egin zidan, baina ez nion ulertzen. Haustura ikustean gelditu egin ginen. Bat-batean isiltasuna eta galdera bat: «Eta orain zer?» Duela 18 urte irteeran arraun bat haustea egokitu zitzaigun. Arrauna aldatu eta kito; baina oraingoan konponketak egin behar genituen. A ze urduritasuna eta tentsioa! Zenbat denbora eman ziguten eta zer egin erabaki genuen arte oso gaizki pasatu nuen. Gero nola edo hala lasaitu eta lanera itzuli ginen.

Irteeran ezer gertatu ez balitz zenbagarren izango ginen? Norbaitek badaki, esan diezadala.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: