Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 August 27 Larunbatean, liderraren etxean
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Larunbatean, liderraren etxean

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/08/27 15:23
Castro airetik

Larunbatean jokatuko da Castron, liderraren etxean, TKE-San Miguel ligako  15. jardunaldia. Azken orduko aldaketak direla eta 16:30etan emango zaio hasiera Castroko XI. Flaviobriga banderari. Lehia estua izango da, Castrok etxean irabazi nahiko baitu, baina gainontzeko taldeek ere maila bikaina eman nahiko dute Kontxako sailkapenaren atarian.

Aurreko asteburuan bezala, ezustekoak egon daitezke Castron jokatuko den XI. Flaviobriga banderan. Etxeko gorriek, bertan irabazi nahiko dute, etxeko zaletuen aurrean, baina San Pedro, Hondarribia, Orio eta Pedreña ere gertutik ikusi beharko ditu Castrok.  Orio izan zen Hondarribiako estropadan sorpresa eman zuen taldea, eta oraingoan ere edonork eman dezake sustoa.


Sailkapenari dagokionez, Castrok darrai lidergoan diferentzia handiarekin. San Pedrok bigarren postuan amaitzeko hirugarren sailkatua den Oriorekiko diferentzia handia baldin badu ere, Hondarribian gertatutakoarekin arriskuan egon liteke San Pedroren bigarren postua, atzetik datozen oriotarrak eta hondarribiarrak esperoan egon baitaitezke.


Ea zer gertatzen den Castroko XI. Flaviobriga banderan. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera 15. jardunaldia egongo da jokoan Castroko uretan. 

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: