Igandean Orioko XIX. estropadak/XII. Inmobiliaria Orio ikurriña
Castroko estropadaren ondoren, Orion izango dugu zita. Igandean, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Orioko XIX. estropada/XII. Inmobiliaria Orio ikurriña egongo da jokoan Orioko uretan. Iaz, ibaian jokatu zen estropada hau, baina aurtengoan berriz ere itsasora itzuliko da. Etxeko taldeak TKE-San Miguel sortu zenetik ez du inoiz lortu etxeko bandera bertako zaletuen aurrean, eta gogotsu irtengo dira. Hondarribiako ikurrinak ere, indar asko ekarri baitu Mirotza trainerura. Castrok, Orioko estropadan irabazi dezake matematikoki jada TKE-San Miguel liga eta Caja Madril koroa, beraz izango da zer lehiatua Orioko uretan.
4 luzeetako 3 txanda izango dira. Betiko lez, txandak, sailkapenaren arabera antolatuko dira. Castroko estropadaren osteko sailkapenak baldintzatuko ditu Orioko estropadako txandak.
Itsasoa izaten da nagusi Orioko estropadan, eta badirudi itsasoa ere protagonista izan daitekeela. Itsadarraren atarian jokatzeak ere baldintzatuko dituenez kaleak, sorpresa ugari egon daitezke. Hasera batean Castro izan daiteke faborito nagusi, baina edonork irabaz dezake estropada.
Sailkapenari dagokionez gainera, 3. posturako lehia izan daiteke Orio eta Hondarribiaren artean, baita 7. posturako ere, Zarautz eta Kaikuk puntu diferentzia oso txikia baitute.
Ea zer gertatzen den Orioko zitan! Hitzordua egina dago.
Trackback (URI)
-
Buy Facebook Fans
:
Check These Out
[...]check below, are some totally unrelated websites to ours, however, they are most trustworthy sources that we use[...]


