Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 August 28 Itziar Olasagasti: “Oso garrantzitsua da talde moduan funtzionatzea, eta guk talde moduan funtzionatzen dugu”
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Itziar Olasagasti: “Oso garrantzitsua da talde moduan funtzionatzea, eta guk talde moduan funtzionatzen dugu”

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/08/29 17:24
Itziar Olasagasti

Itziar Olasagasti, Getaria-Tolosako arraunlariari elkarrizketa: Traineruko arraunlaria eta oriotarra. Ohikoa den sinbiosia. Iaz, Kontxako emakumezkoen estropadan Tolosaren izenean jokatu zuen, eta egun Getaria-Tolosako arraunlaria da. Arraunzale eta arraunlari porrokatua izateaz gain, bizia arraunean igarotzen ari den Olasagasti familiako emakumearekin hitzartu gara. 2009ko I.Emakumezkoen Zarauzko ikurrina gogoan eta itsasoa oraindik gehiegi nahastu gabe, ortzi-muga helburu harturik palada- palada dioskuna helarazi nahiak ekarri digu ongietorria egitera.

 

Euskotren I liga. Hasera batean, izan duen garrantzi eta interes gutxiago izango zuela zirudien, baina denboraldia amaitzearekin batera badirudi balorazioa oso positiboa izan dela.  Nola ikusi duzu  zuk arraunlari bezala?

 

Jendea asko mugitu duen estropadak izan dira. Emakumezko arraunlarien gurasoak eta familiak agian lehen ez ziren gaur egun bezain beste joaten estropadak ikustera eta egun  joaten dira. Getariaren kasuan adibidez, emakumezkoen trainerua egon izan ez balitz, ez litzateke herria horrenbeste mugituko. Euskotren ligako estropadetan eta Gipuzkoako txapelketan adibidez, nabaritu dugu laguntza eta indar hori. Tolosan ez dago horrenbesterainoko oihartzuna baina familiak eta asko mugitzen dira. Komunikabideek ere, uste baina indar gehiago eman diote Euskotren I ligari.

 

Getaria-Tolosak ligako zortzi estropadetatik bi irabazi ditu. Zuek izan zarete Galiziarrei garaitzea lortu duzuen talde bakarra. Nola ikusi duzu zuen arerio nagusia?

 

 Nik uste Galizia besteekiko maila bat gorago egon dela. Alde batetik esperientzia gehiago duen trainerua delako, 10 urte baina gehiago arraunean daramaten neskak, hau da gazte-gaztetatik arrauna beraien kirol izan den neskak dira. Gainera beraien filosofia ezberdina da hemen dugunarekiko. Hemen gaztetxeagoak gara eta gure arraun esperientzia beste era batera mugatzen da.


Eta gainontzeko taldeen mailari dagokionez?

 

 

Gu, nik espero nuena baina maila altuago batean ikusi gara, Galiziak denboraldiko lehenengo estropadan sustoa hartu zuelakoan nago, ez baitzuten espero guk irabaztea. Bizkaia estropada batzuetan hobeto ikusi izan dugu beste batzuetan baino. Gipuzkoarren barnean, Hondarribia espero nuena baina maila apalagoan ikusi dut eta Zumaiak arraunlari gazteak izanik pixkanaka hobetzen doan taldea ikusi dut. Katalanak, fisikoki arraunlari bezala oso ondo daudela iruditzen zait, nahiz eta gero arraunean ez dakiten hemengo traineruek bezala, horregatik ez dute arraunean transmititzen fisikoki duten hori.

 

Hiru taldek bat egin behar izan dute Galiziari dagokionez, gure kasuan bik bat egin behar izan dugu. Horrelakoetan ez da erraza izaten, eta nahiz hasera batean jakin maila polita eskainiko genuela, jokoan jarri arte ez da inoiz jakiten.

 

Zer moduzko metodoa iruditu zaizu Gipuzkoaren kasuan, talde desberdinak txandaka jokatzearena?

 

Gipuzkoak emakumezko arraunlari asko ditu. Selekzio bat egin izan balitz, talde askok ezin izango lukete jokatu beste txapelketetan, arraunlari faltagatik, beraz, talde asko kolokan geratuko ziren. Zarauzko estropadetarako hartu zen erabakia, egokia iruditu zitzaidan, besteen entrenamendua ez zelako puskatzen, eta talde guztien ordezkaritza bertan zegoelako. Selekzio moduan ere Gipuzkoa Galiziari aurre egiteko gai izan da.

 

2009ko Zarauzko ikurriña. Bezperako Galizia oso indartsu, eta 4 segundoak arerio. Espero al zenuten garaipen hura? Nola bizi izan zenuten estropada hura barrutik?

 

Zarauzko ikurrina beti izan da bigarren Kontxa izango balitz moduan. Eta Getariarentzat beti izan da berezia, gainera etxe aldameneko estropada izanik oraindik eta bereziagoa, bertan entrenatzen dugu. Zarauzko estropadarako bereziki han entrenatu genuen gainera, eta kontuan izan behar da bi estropadetara jokatzen den ikurriña dela. Guztiak izan du eragina.

 

Lehenengo egunean ez genuen gustura amaitu estropada. Akatsak ikusi genituen, baina igandean buruarekin irten ginen, zein akats egin ziren jakinda eta irabazteko gogoz.  Ziabogara aurretik iritsi ginen, eta gero mantentzea kosta bazitzaigun ere, bukaera aldera olatu txikiren bat hartu eta diferentzia handitu genuen. Gustatuko litzaidake Kontxan horrelakoren bat gertatzea, baina Kontxa beste estropada bat da.

 

Getaria-Tolosaren artean blokea egitea kosta al zaizue? Kontxarako traineru posiblea prest al duzue?

 

Blokean 17 arraunlari eta 2 patroi ditugu. Denok jokatu dugu eta denok irabazi dugu banderaren bat. Beraz,argi dago ontziak aldaketekin ere erantzun egiten duela. Gehiago edo gutxiago entrenatzaileak Kontxarako alineazioa pentsatuta izango du, aldaketekin ibiltzen baikara uneoro entrenamenduetan. Hala eta guztiz, kanpoan gelditzen denak ere sekulako indarra izan dezakeela erakusten du horrek. Oso garrantzitsua da talde moduan funtzionatzea, eta guk azken finean talde moduan funtzionatzen dugu.

 

Pasa den urtean denboraldi nahasia izan zenuten. Orduan antolaturiko estropadek ere kritika asko jaso zituzten, presaka antolaturikoak zirela, ongi finkatu gabekoak… Nola bizi izan zenuen orduko (Tolosako) trainerutik?

 

Iazko estropadek egia da pixka bat zirkua ematen zutela. Aste batzuk lehenago estropada egongo zela esaten ziguten, gero hurrengoan izango zela. Prestaketa egiteko ere, denbora gutxi utzi ziguten. Gipuzkoako txapelketarako 2-3 aste entrenamenduarekin joan ginen (neguan egindakoaz gain). Emakumezkoen estropadak nonbaitetik egiten hasi beharra zegoela ikusten genuen, baina agian hobeago izango zen hurrengo urterako gauzak gehiago zehaztea. Hala ere, ezin da ukatu iaz emakumezkoen traineru estropadei dagokionez sekulako pausoa eman zela. Kontxako estropadak egindako urratsak Euskotren I. liga antolatzen lagundu baitu.

 

2009ko Kontxako estropada. Zein da zure apustua? Zein dira zure faboritoak?

 

Sailkapen estropadak asko baldintzatuko du. 3 txandetan egingo da sailkapen estropada, beraz, eguraldi aldaketaren bat gertatzen bada, sorpresak egon daitezke. Ez bada horrelako ezer gertatzen argi ikusten dut faborito nagusiak galiziarrak izango direla. Gu saiatuko gara hor barnean egoten, dena emango dugu. Astillero da inkognita. Oraindik ez dugu hauekiko estropadarik jokatu aurrez-aurre. Galizia, gu eta Astillero barnean ikusten ditut. Gainontzean, zaila egongo da.

 

Motzean

 

Traineru bat:

Esperantza (Getaria)

Kolore bat:

Horia

Patroi bat:

Txiki Larrañaga

Arraunlari bat:

Aitona

Estropada bat:

2009ko Zarauzko emakumezkoen estropada

Olatu bat:

Kontxan hartuko duguna

Leku bat:

Orio

Janari bat:

Marrubiak

Amets bat:

Kontxa irabaztea

 

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: