KAE2 ligako estropadak Erandion eta Santoñan erlojuaren aurka
Larunbatean 19.30etatik aurrera Bilboko itsasadarrean, Erandion hain zuzen, Erandioko XII. bandera jokatuko da. Erlojuaren aurka lan asko egin beharko dute taldeek, eta aurreko asteburuan bezala sorpresak egon daitezke. Igandean aldiz, XXXIX. Santoñako bandera egongo da jokoan 12:30etatik aurrera. Estropada honetan ere, binaka erlojuaren aurka burutu beharko dituzte lanak.
Lan asko izango dute egiteko KAE2ko traineruek. Lidergoa ere oraindik kolokan dago, Deustu baldin badago ere lehenengo postuan, puntu bakarrera Trintxerpe aurkitzen baita. 3. postuari begira ere, berdinketa bat dugu Getxo eta Santoñaren artean. KAE 2 ligako azken postuetan Raspas eta Lutxana ditugu, 23 eta 28 puntuekin hurrenez hurren.
Ea zer eskaintzen diguten talde hauek asteburu honetan, Erandion eta Santoñan.
Trackback (URI)
Barkatu
Eskerrik-asko



??
Agur bero bat,
Iker