Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 August 29 Pedreña garaile, sorpresaz beteriko estropadan
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Pedreña garaile, sorpresaz beteriko estropadan

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/08/29 18:47
Pedreña txapeldun Castron

Pedreña izan da XI. Flaviobriga banderaren garailea gaurko estropadan. Hala eta guztiz, haizea izan da estropadako protagonistetako bat, honek ekarri baitu tentsioa estropada eremura. Ezinegona. Hori izan da nabaritu dena 3. txanda jokatzen ari zen bitartean. Haizea txandatik txandara indartu egin da, eta ohorezko txandakoek ezin izan dute 2. eta 1. txandako zenbaitzuei aurre egin. Sestaoarrek bigarren postuarekin konformatu behar izan dute, estropada guztian aurretik joan badira ere, azken luzean Pedreñakoek aurre hartzea lortu baitute. 3.txandan nagusitu den Tiraneko ontziak lortu du hirugarren postua. Beraz, etxeko gorriek ezin izan dute bertan duten bolada txarrari aurre egin eta etxeko banderarik gabe geratu dira. Hona, gaurko  XI. Flaviobriga banderako emaitzak.

Eguraldi paregabea eta estropada itzela. 16:30etan eman zaio hasera estropadari.  XI. Flaviobriga bandera jokoan, TKE-San Miguel ligako estropadarik aldrebesena ikusi ahal izan dugu. Pedreñak lortu du garaipena, bigarren sailkatu den Kaikurekiko segundo bakar bateko aldea atereaz. Lehia estua izan da bi talde hauen artekoa. Estropada guztian zehar Kaikuk sekulako maila erakutsi du, uneoro lehenengo postuaren jabe zelarik. Hala eta guztiz, azken luzean, Pedreñak Espainiako txapelketako mendekua hartuz, aurrea hartu eta segundo bat lehenago iristea lortu du. Emozioz beteriko txanda ikusi ahal izan dugu.

 

Tiran izan da gaurko estropadako beste ezustekoa. 1. txandan sekulako erakustaldia eginez, estropada bikaina egitea lortu dute. Txandako bigarren sailkatua izan den Zumaiari 23 segundo atera dizkio Tirango ontziak.

 

Ohorezko txandaren buru Hondarribia izan da uneoro. San Pedro eta Castro 13-14 segundoetan ibili dira, euren arteko borrokan, Orio 20 segundo galduta atzerago geratu delarik. Azken luzean, espero baina gehiago hurreratu zaizkio hiru ontziak Hondarribiari. Hala eta guztiz, 2. txandako ontziek denbora hobeak egin dituzte.

 

Zarautz ere sorpresa izan da gaurko estropadan. Maila oso apalean ikusi ditugu estropadan zehar. Helmugaratzean ontzian bertan zioan entrenatzaileak ezbehar bat izan duela eta arraunlari bat gutxiagorekin amaitu dutela estropada ohartarazi dute.

 

Sailkapenari dagokionez ez da aldaketa nabarmenik gertatu. Castro da nagusi lehenengo postuan, eta biharko emaitzarekin matematikoki garaile izateko aukera du. Hondarribiak berreskuratu du hirugarren postua puntu bakarreko diferentziarekin, Orio laugarrenera eramanaz, eta Zarautzek zazpigarren postua galdu eta zortzigarrenarekin konformatu beharko du. Kaikuren gaurko estropadak zazpigarren postua beregatzeko aukera lortu baitu.

 

Kontxako sailkapen estropadaren atarian ezinegona sortu duen estropada izan da gaurkoa. Ea bihar Orioko XIX. estropadetan zer gertatzen den!

 

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: