Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 August 30 San Miguel Liga gorriz jantzi da gaur Orion
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

San Miguel Liga gorriz jantzi da gaur Orion

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/08/30 15:25
Castro txapeldun orion

Castro nagusitu da gaur Orion jokatu den estropadan, matematikoki TKE-San Miguel ligako txapeldun bilakatuz. Hondarribia sailkatu da bigarren, Castrorengandik 2 segundo eskasera. Etxeko taldeak hirugarren postuarekin konformatu behar izan du 13 segundora helmugaratu baita.

Urdaibaik ligako estropadarik txarrena egin du. 2. ziaboga istriborretik hartu du Bermeoko ontziak,eta honek helmuga puntuan minutu 1 eta 18 segundoetako atzerapena ekarri dio. Zarautzek ere ezbeharra izan du maniobra puntuan, Aranberri patroia ia uretara erori baita. Hankekoaren laguntzarekin bere postura itzuli bada ere, segundo asko galdu dituzte. Hona, Orioko XIX.estropadako - XII. Inmobiliaria Orioko emaitzak.

Estropada estua, bikaina ikusi dugu gaur Orion. Hondarribiako Ama Guadalupekoa eta Castroko La Marinera ontziek norgehiagoka latza izan dute. Haseratik indartsu eta gogoz irten dira, Orio eta San Pedro atzerago utziz. Traineru bateko diferentzia izan da estropadan zehar mantendu duten diferentziarik handiena, baina azken luzean, Hondarribiak aurre hartu dio. Hala eta guztiz, azken luzean, Castrok lortu du aurre hartzea, baga nork hartu hura jarri baita aurretik. Azkenean 2 segundoetako diferentziarekin lortu du erdiestea Castrok Hondarribitarrekiko.
Etxekoek 13 segundo gehiago behar izan dituzte helmugara iristeko, San Pedrok aldiz 19 gehiago.

 

Pedreña bigarren txandan aritu da, eta txanda irabazteaz gain ohorezko txandako ontzien artean sartzea lortu du gaurko sailkapenean. Bigarrengo luzean diferentzia handitzea lortu du Pedreñako ontziak Enbata eta Bizkaitarrarekiko, izan ere hauek ordurarte oso gertu izan ditu. Bizi-bizi diferentzia handitzea lortu dute kantabriarrek, eta txandan lehenengo postuan geratzea lortu dute, Kaiku ontziaren aurretik. 

 

Lehenengo txandako ontzien artean Tiranek sekulako erakustaldia egin du. Kontxako estropaden atarian, iaz sorpresa izan baziren, aurtengoan ere izateko asmoa dutela erakutsi dute. Zumaia izan da bigarren eta Arkotek, aurtengo denboraldian lehenengo aldiz azken postuan ez helmugaratzea lortu du. Meira izan da kaskarren ibili den ontzia.  Honenbestez, eta denboraldiko bi estropada falta direnez, Tiranek eta Zumaiak aurtengo denboraldia amaitu dute, hurrengo bi estropadetan Arkotek eta Meirak play-offak jokatu beharko baitituzte. 

 

TKE-San Miguel ligak bi astez atsedena hartuko badu ere, arraunak ez du atsedenik. Ostegunean, Kontxako badian sorpresaz beteriko estropada erlojuaren aurka. Apustuak egiteko garaia da.

 

 

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: