Astillero txapeldun KAE1 ligan
Astillero garaile izan da asteburuko estropada guztietan. Kantabriarrak, larunbatean Zierbenan jokatu zen estropadan, haizearen aurka ere onenak zirela erakutsi zuten. Bigarren sailkatu ziren Pasai Donibanetarrak ere maila duina erakutsi zuten, baina 12 segundo gehiago behar izan zituzten helmugara iristeko. Igandeko estropadan gauzak estuago jarri zizkieten Pasaitarrek. Hala eta guztiz, nagusitasunez garaitzea lortu zuten Astillerokoek eta horrela KAE1 liga bera ere irabaztea.
Hona XXVI. Petronor banderako emaitzak, eta hona XXVII. Noble Villa de Portugaleten atzo emandako emaitzak.
Larunbateko estropadan haizeak izan zuen zeresana. Hala eta guztiz KAE1 ligan, ez zuen sailkapenean gora behera handirik eskaini. 3. txandan bi estropada ikusi ahal izan genituen. Astillero eta Pasai Donibaneren artekoa bat eta Santurtzi eta Isuntzaren artekoa. Norgehiagoka gogorra, baina azkenean Astillerok lortu zuen helmugara iristeko denborarik onena egitea.
Orio izan zen bigarren txandan 21 minutuetatik behera egitea lortu zuen ontzi bakarra, eta ondorioz txanda irabaztea. Zierbenak eta Camargok denbora gehiago behar izan zuten, 2. eta 3. postuan sailkatu zirelarik. Lehenengo txandan Hondarribia eta Busturialdeak erakutsi zuten txandako mailarik onena. Portugalete eta Ondarroak lehia estua izan zuten. Ondarroa 3. maniobra puntuan atzetik zihoan arren, segundo bateko diferentzia ateratzea lortu zuten ondarroatarrek helmuga puntuan.
Igandean ere Astillero nagusi
Portugaleteko estropadak ere ekarri zituen buruhausteak. Kaleek eta txandek ibaietako estropadak baldintzatu baitzituen. Kantabriar urdinak izan ziren estropada honetan ere nagusitzea lortu zutenak. Hauen maila gainontzekoena baina zertxobait altuagoa dela erakutsi zuten. Haseratik gogotsu irten zen Astilleroko ontzia eta lehenengo ziaboga punturako zortzi segundoetako diferentzia lortu zuten euren arerioekiko. Gainontzeko taldeek lehia estua izan zuten, baina Isuntzak ezin izan zion eutsi lehiari eta atzera geratu zen. Santurtzik eta Pasai Donibanek eman zioten ikuskizuna estropadari. Santurtzi aurretik zihoan bigarren maniobra puntuan, baina gero Pasaitarrek aurretik jartzea lortu eta helmuga puntuan bi segundoko diferentzia lortu zuten.
Orio izan zen bigarren txandan nagusitu zena diferentzia handiz. Gauzak horrela, estropadako sailkapenean Isuntzaren aurretik sailkatzea lortu zuen. Zierbenak, Donostiarrak eta Camargok txanda berean ere sekulako lehia izan zuten. Zierbena izan zen Donostiarren aurretik segundo bakarreko aldearekin sailkatzea lortu zuen taldea. Hondarribiak erakutsi zuen mailarik onena lehenengo txandan, Busturialdeak txandako bigarren postuarekin konformatu behar zuelarik.
Play offen txanda
Ligak bere amaiera gertu badu ere, oraindik bada zer jokatua, eta talde batzuk mailari eutsi nahiko diote. Astillero eta Pasai Donibane izango dira TKE sailkapenaren arabera Arkote eta Meiraren aurka jokatu dutenak San Miguel ligan egotearen truke. Horren aurretik, Ondarroak eta Portugaletek jokatu beharko dute asteburu honetan KAE-2ko 2. eta 3. sailkatuaren aurka, Trintxerpe eta Getxoren aurka hain zuzen. Deustu KAE2 ligako txapelduna izan denez KAE1 ligan lehiatu ahal izango da datorren urtean.


