Deustuk KAE1 ligan hartuko du parte
Deustu izan zen erlojuaren aurka onena larunbatean Erandion jokatu zen estropadan. Zortzi segundo gehiago behar izan zituen Getxok helmugara iristeko. Trintxerpek zertxobait gehiago behar izan zuen.
Igandean Santoñan jokatu zen estropada. Santoñan arazo ugari egon ziren antolakuntzari dagokionez, estropada eremua garbi mantentzen ere nahiko lan izan zituzten. Arazoak arazo, etxeko taldea izan zen nagusi binakako erlojuaren aurkako estropadan. 21:58,34ko denbora behar izan zuen Santoñako taldeak helmuga puntura iristeko. Getxo izan zen bigarren sailkatua, eta ligako garaileak 4. postuarekin konformatu behar izan zuen. Hala eta guztiz nahikoa izan zuen KAE2 ligako lehen postuarekin geratzeko.
Hona XII. Erandioko banderako emaitzak, eta hona Santoñako XXXIX. banderakoak
.
Deustuk erakustaldi polita eskaini zuen larunbatean Erandion jokatu zen estropadan erlojuaren aurka. Getxok behar izan zuen zortzi segundo gehiago helmuga puntura iristeko. Trintxerperekin lehia estua izan zuen Getxok denborei dagokionez, baina azkenean Getxok lortu zuen bigarren postua bi segundoetako diferentziarekin.
Atzoko estropadan antolakuntzak arazo asko izan zituen estropada aurrera emateko. Balizen arteko distantzia, ez zen arauek eskatzen dutena bezain bestekoa, eta estropada eremua garbi mantentzen ere asko kosta zitzaien Santoñako antolatzaileei. Hala eta guztiz, binakako erlojuaren aurkan etxeko taldea izan zen nagusi. Nagusitasun bikaina erakutsi zuten etxeko taldeek, bigarren sailkatu zen Getxoko ontziak 29 segundo gehiago behar izan baitzituen. Deustuk 37 segundo gehiago behar izan zituen, Mundakaren denbora berdina egin zuelarik. Trintxerpek, ligako bigarren sailkatua 6. postuan sailkatu zen. Luancori 10 segundoetako zigorra ezarri zioten estatxa behar baina lehenago askatzeagatik.
Aurrera begira
Honenbestez, eta KAE2 liga Deustuk irabazi duenez 175 punturekin, hurrengo urtean KAE1 mailan lehiatzeko aukera izango du. Bigarren eta hirugarren postuan sailkatu diren Trintxerpe eta Getxok, play-offak jokatu beharko dituzte KAE1 ligako Ondarroa eta Portugaleteren artean. Ea nork lortzen duen asteburu honetan, datorren urtean KAE1 ligan lehiatzeko aukera.


