Bermeoko herri estropadak barikuan
Larunbatean jokatuko da duela bi urtetatik hona urtero jokatzen den estropada. Preso eta iheslarien aldeko defentsan antolaturiko estropada herrikoi eta partehartzaileak, herriko jaien barnean izango dira antolatuak. Egitarau zabala izango da estropada aitzakiatzat harturik, izan ere estropadak arratsaldeko 17:00etan hasiko badira ere 15:00etatik aurrera izango da zer egina eta zer ikusia.
Iaz 20 batelen arteko estropada izan zen, bi txandetan banatuta. Aurten, momentuz hiru ontzi apuntatu dira, baina azken unean seguru askoz ere gehiagok emango dutela izena.
Hona, larunbatean, barikuan jokatuko den estropadako egitaraua.
- 15:00etan Bermeoko arraun elkartearen egoitzan, arraunlariei ongietorria emango zaie.
- 16:00etan estropadako kaleen eta txanden zozketa izango da.
- 16:30etan Bermeoko arraun elkartearen egoitzan, arraunlarien argazkiak ikusi ahal izango ditugu.
- 17:00etan estropadari emango zaio hasera Bermeoko portuan, kofradiaren aurrean.
- 20:00etan Portu zaharreko Olatuko eszenatokian sari banaketa.
Ongi pasatzeko aukera paregabea izango dute bermeotarrek. Onenak irabaz dezala!


