Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 September 12 Getaria-Tolosak eta Zumaiak bihar emakumezkoen Kontxako estropada jokatuko dute
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Getaria-Tolosak eta Zumaiak bihar emakumezkoen Kontxako estropada jokatuko dute

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/09/12 23:18

Getaria-Tolosak, Zumaiak, Astillerok eta Galiziak jokatuko dute bihar 11:00etan emakumezkoen Kontxako II.estropada. Euskotren ligan zehar Galiziarrak nagusi izan badira ere, Zarautzen jokatu zen azken estropadan Getaria-Tolosarrek Galizarrei irabazteko gai direla erakutsi zuten. Gaurkoan 40 ehuneneko gehiago behar izan du Getaria-Tolosak, baina biharko ikusi ahal izango dugun lehia sekulakoa izan daiteke. Astillero eta Zumaiaren arteko diferentzia ere oso txikia izan da. Nork lortuko ote du emakumezkoen Kontxako bandera?

Hona emakumezkoen Kontxako sailkapen probako denborak.

3 txandetan jokatu den sailkapen estropada izan da gaurkoa. 18:00etan hasi da sailkatze proba, Kontxako estropadek izan ohi duten puntualitatearekin. Lehenengo txandan Badalona, Ur-kirolak eta Bizkaia irten dira nor baino nor. Diferentziak oso handiak izan dira. Bizkaiak lortu du azkarren helmugaratzea nahiz eta estropadako denborarik onena lortu duen Galizarrekiko 18 segundora egin.

 

Bigarren txandan, Getaria-Tolosako neskek lortu dute txanda irabaztea. Zumaiarrak ez dituzte oso urruti izan, eta estropada polita eginda biharko estropadarako sailkatzea lortu dute bi gipuzkoarrek. Mecos eta Kataluniarrek ezin izan dute biharko txartelik lortu.

 

Hirugarren txandan irten dira Hondarribia, Astillero, Galizia eta Ferrol. Haseratik lortu dute burua Galiziarrek, nahiz eta bigarren luzean Astillerokoak asko hurreratu zaizkieten. Galiziak txanda eta estropada irabaztea lortu du, Getaria-Tolosak baina 40 ehuneneko azkarrago egin baitu. Astilleroko neskek 3. denborarik onena egin dute eta biharko estropadan izango ditugu. Hondarribiarrek aldiz ezin izan dute lortu eta bosgarren postuan sailkatu dira. Galizia eta Getaria-Tolosa dira faborito nagusi. Biak datoz bandera gosez. Nork irabaziko ote du?

 

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: