Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 September 17 Bermeo, azken aurreko geldialdia
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Bermeo, azken aurreko geldialdia

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/09/17 11:53
Bermeo aurkezpena

Irailaren 19an arratsaldeko 16:30etan hasiko da TKE ligako azken aurreko estropada. "Berme hiriko XXVII. estropada" jokoan izango dute San Miguel ligako 8 trainero onenek. Honez gain, Astillerok, Pasai Donibanek eta Meirak, TKE-San Miguel ligara igotzeko eta mantentzeko estropada jokatuko dute. Estropada hiru txandetan antolatuko da. Lehenengoan Play Off-ak jokatuko dituzte, eta beste bi txandak San Miguel ligako sailkapen ordenean jokatuko dituzte. Castrok liga irabazita badu ere, badute ontzien zer jokatua eta zer irabazia. Besteak beste, lortuko ote du Castrok, 2005ean Astillerok lortu zuen errekorra gainditzea? Denboraldian 12 bandera baina gehiago lortzea??

Lehenengo txandan, igoera/jaitsiera kanporaketa jokatuko dute Astillerok, Pasai Donibanek eta Meirak. Ontzi guztiak bigarren kaletik eta minutu bateko tartearekin irtengo dira. Astillero eta Pasai Donibane dira faboritoak baina zer gertatuko ote da?

 

Bigarren txandan, Zarautzek, Kaikuk, Urdaibaik eta Pedreñak hartuko dituzte euren postuak. Guztiak dena emateko prest, eta hortzak zorroztuta, banderaren bila irtengo dira. Hirugarren txandan, Oriok, Hondarribiak, San Pedrok eta Castrok izango dute zeresana. Orio eta Hondarribiaren artean, oraindik postu aldaketaren bat gertatu liteke.

 

Gauza guztiak eta duda guztiak argitzeko garaia, irailaren 19an, larunbat honetan arratsaldeko 16:30etatik aurrera Bermeon.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: