Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 September 18 Bidaiaren amaiera: Portugalete
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Bidaiaren amaiera: Portugalete

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/09/18 00:42
Portugalete aurkezpena

Castro. Hala izango da TKE-San Miguel ligako txapeldunaren izena. XXXV. El Corte Ingles bandera irabaztea lortuko duen taldearen izena jakiteko ordea, iganderarte itxaron beharko dugu. Portugaleten jokatuko den estropadan San Miguel ligako garailea eta Caja Madril lehiaketako garailea sarituko da, estropadaro saritzen den bandera saritzeaz gain. Play offak ere jokatu dira bertan, beraz, igandean jakin ahal izango dugu 2010. urtean zein 12 traineruk osatuko duten Kantaurialdeko onenek jokatzen duten traineru denboraldia: 2010.eko TKE-San Miguel traineru denboraldia, hain zuzen.

 

3. txanda izango ditu estropadak. Banderaren bila ordea 2 txanda irtengo dira, 2. txanda Zarautz, Kaiku, Urdaibai eta Pedreñak osaturikoa batetik. Aurten jokatuko den azken txanda aldiz, Oriok, Hondarribiak, San Pedrok eta Castrok osatuko dute. Lau ohorezko ontzi, ohorezko txandan banderaren bila. Lau luze eta hiru ziabogetara egin beharreko lana izango dute oraingoan ontzi guztiek. Norgehiagoka itzela, inongo zalantzarik gabe. Denboraldia eginiko lanarekin gustura bukatu nahi duten 8 talde. Nork lortuko du XXXV. El Corte Ingles bandera?

 

Hurrengo urtean TKE-San Miguel ligan parte hartu nahi duten zein mantendu nahi duten taldeek aldiz erlojuaren aurka burutu beharko dituzte lanak. Astillero, Meira eta Pasai Donibane. 2. kaletik eta minutu bakarreko diferentziarekin irtengo dira. Hiru ziaboga eta lau luzeetako lana egin beharko dute ontzi hauek, eta erlojuaren aurka azkarren helmugaratzeko gai diren lehen bi ontziek, bi estropadetako puntuekin, hurrengo urtean liga nagusian jokatzeko txartela lortuko dute. Zalantza guztiak igandean 12:00etan hasiko den estropadan argitu ahal izango ditugu. Helmugaren amaiera: Portugalete.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: