Castrok nagusi dela erakusten dihardu
Azken aurrekoa ere jokatu da. Castro izan da ia denboraldi osoan zehar nagusi, eta azken bi estropadetan ere, nagusi dela erakutsi nahi du. Gaurkoan behintzat, izan da. Biharkoa ikusteko dago. Oriotarrek lortu dute bigarren postua. Kontxako estropadak oso ondo joan ez bazaizkie ere, denboraldiko azken sprint oso ona egiten ari dira. Hondarribia kokatu da laugarren postuan 11 segundora eta San Pedrok urrutitik begiratu behar izan die hiru ontzi hauei 25 segundo gehiago behar izan baititu helmugaratzeko. Gainontzean, denboraldiko postu bakoitza talde bakoitzari dagokiona dela erakutsi dute Kantauriko trainerurik onenek, bakoitza bere sailkapen postuetan helmugaratu baita.
Hona hemen Bermeo hiriko XXVII. ikurriñako emaitzak.
Play offei dagokionez, Pasai Donibanek lortu du ehuneneko batzuen diferentziarekin azkarren helmugaratzea, Astillerok 4 ehuneneko gehiago behar izan dituelarik. Meirak 19 segundo gehiago behar izan ditu. Faboritoek ez dute ezustekorik eman, nahiz eta Astillerok Pasai Donibane garaitzea espero. Beraz, bihar inolako ezustekorik ez badago, Pasai Donibanek eta Astillerok Kantauri itsasoko ontzi onenekin batera lehiatzeko aukera izango dute 2010. urtean.
Hona hemen 2010. urtean San Miguel ligan jokatzeko Play-offetako emaitzak.
Hiru ontzi, hiru ziaboga eta lau luze erlojuaren aurka. Hori izan da, hurrengo urtean San Miguel ligan parte hartu nahi dutenek egin behar izan duten lana. Ez dute lan makala egin, ez. 2.kaletik egin behar eman behar izan dute dena, baina ez guztia bihar beste zita baitute Portugaleteko uretan. Astillero izan da lehenengo bi ziabogetan denborarik onena egiten trebea, Pasai Donibanek zertxobait gehiago behar izan badu ere lehenengo bi maniobretan, hirugarrengoan bateratsu egin dute. Ehuneneko batzuk izan dituzte alde ordea San juandarrek helmuga puntuan.
2.txandan Hondarribia eta Orio gogotsu eta dena ematera irten dira. Lehenengo maniobra puntuan denbora bera markatuz, Castro eta San Pedro atzera utzi dituzte. Hala eta guztiz, Castroko gorriak berrindartu egin dira bigarren luzean, eta Orioren denbora bera eginez, Hondarribia izan da oraingoan, Pasaiko moreekin batera ahulagoa. 3.luze ikaragarria jokatu da, eta Oriori segundo bakar bateko diferentzia atera baldin badiete ere ziabogan, azken luzean 6 segundora areagotzea lortu dute diferentzia, eta horrela, bandera eskuratzea. Ama Guadalupeko ontziak 11 segundo gehiago behar izan dituzte, eta Libiak 25.
1.txandan Kaikuk zirudian lehenengo ziaboga puntuan nagusi zela, bigarren zihoan Urdaibairekiko 5 segundo baitzituen alde. Hala eta guztiz, estropadak buelta eman du, eta bigarren ziabogan, Pedreñak lortu du burua, Urdaibairen aurretik jarriaz, baita hirugarren zihoan Kaikuri aurre hartuaz. Emaitza berak izan dira helmuga puntuetan. Diferentziak areagotuz joan dira estropada aurrera joan ahala. Zarautz txanda osoan zehar atzetik joan da, eta zortzigarren postuarekin konformatu behar izan du. Ez du inork lehenengo txandakoei garaitzea lortu, eta beraz, San Miguel ligako sailkapenean duten postu bera mantendu dute ontzi guztiek.
Sailkapen orokorrean izan den aldaketa bakarra, Oriok Hondarribiarekiko aldea murriztea lortu duela izan da. Puntu bakarrera daude. Hondarribiak hirugarren postuan jarraitzen baldin badu ere, biharko estropadak 3. postua nork merezi duen erabakiko du. San Miguel liga amaitzera doa. Non izango ote du geltokia azkenengo banderak? Bihar eguerdiko 12:00etatik aurrera.



Aupa San Juan!
Zorionak mutilak!
Gora San Juan!