Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 September 22 Bakea eta...
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Bakea eta...

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/09/22 14:39

Astero lez, hona gaurkoan, Gaizka Garmendiak (San Pedroko patroiak) bere txopatik, Berria egunkarian idatzi duen zutabea.

Bakea eta maitasuna azken aste honetan askotan entzun eta irakurri dut. Kontxaren ajearen ondoren, aste nekagarria izan dugu guztiok, baita zurrumurruz betea ere. Ia dena amaituta dagoenean ez da erraza entrenatzera joatea. Eta zer esanik ez bat-batean negu gorrian sartu garen honetan. 20:00etarako ilunduta. Euria, haizea eta hotza ere bai. Neguko entrenamenduen antza izan dute aurreko astekoek...

Pentsa, ilunpetan ibiltzeko argia ere bitan jarri behar izan dugu! Halako batean iritsi da asteburua, eta jokatu ditugu azken bi estropadak. San Miguel ligak baino oihartzun handiagoa izan dute kanporaketek. Datorren urtean galiziar bat eta sei gipuzkoar. Baionatik Baionara ez ote da Hondarribitik Santanderrera mugatuko?

Igandeko estropadan tensio handia izan zen, handiegia. Balizak jartzen nahikoa lan izan zuten -eskerrak lan hori egiteko ligak soldata jartzen dien-, txanda guztiak atzeratu egin ziren, iritsi ginen irteerara eta giroa berotzeko lehen sorpresa: «San Pedro advertencia por llegar tarde a la salida». Makina bat bider beranduago iritsi izan gaituk eta dituk ba! Bigarrena: non da baliza? Irteeratik baliza aldera begiratu eta bidean haitzak eta ibai bazterra. Hau nola dago? Bat-batean hirugarren ustekabea: beste talde bateko zodiaketik epailerari garrasika: «A San Pedro: Descalifícalos!» Bolborari su emanez gero, lehertu egiten omen da; gureetako hainbat ere bai. Epailea garrasika estatxa hartu ezean kanporatu egingo gintuztela! Laugarrena: prest egon gabe bandera zuria eta irteera ematen hasi ziren... hasi egin behar! Hasi ginen bai, baina garaia baino lehen. Bazen iseka eta zalaparta, gorrien artetik zetozen gehienak.

Zer ote da arrauna istilurik gabe? Ez dakit, baina ez nintzen batera gustura geratu gertatutakoarekin. Maitasuna falta ote dugu arraun munduan?

Aurtengoa bukatu da, eta denboraldiaz oso gustura eta harro nago. Orain oporrak eta atsedena. Batzuek arraunaz nazka-nazka eginda daudela esango dute, beste batzuk hurrengoa noiz iritsiko irrikaz zain, telefonoak noiz joko zain ere egongo dira... Datorren urtean maitasuna ala bakea, inork ba al daki?

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: