Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 September 22 Bukatu da, bukatu da...
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Bukatu da, bukatu da...

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/09/25 00:45

Bai arraunzale kuttuna, bukatu da traineru denboraldia. Arraunlariek oporrak hartu dituzte eta taldeetako zuzendaritzak urteko balantzea egiten dabiltza. Baina aldi berean iritsi da datorren denboraldia prestatzeko garaia. Iritsi da fitxaketen garaia, babesleak lortzeko garaia... Zurrumurruak hasiak dira. Eta agian irakurle zuk zeozer jakingo duzu. Hemen duzu aukera guztiokin konpartitzeko. Baina adi arraunzale! opor luzeegiak ez hartu, konturatu orduko gazteen txanda iritsiko baita! Gu beti bezala hemen jarraituko dugu. Izango da zer ikusia, zer kexatua eta zeresana Kantauri itsasoko kostaldean!!

Trackback (URI)

Ez da inoiz bukatzen, eta ez dezala bukatu

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/09/22 19:59
Hauxe da komunikabideek egiten duten akats nagusienetakoa. Bukatutzat eman denboraldia, arrauna bukatuko balitz bezala. Eta zer da errealitatea?, ba talde asko, neska-mutiko asko, hasi direala jada entrenatzen.

Ez da guztiz egia!

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/09/22 20:54
Neurri handi batean egia den arren, ez nago zurekin erabat ados, eta gutxiago webgune honi dagokionez.
Hilaren 20an argitaratu zen albistean honakoa idatzi dute:
"Amaitu da. Amaitu da traineru denboraldia. Baina iritsi da datorren denboraldia prestatzeko garaia. Iritsi da fitxaketen garaia. Zurrumurruak hasiak dira. Hala eta guztiz adi arraunzale!!! Gazteen txanda iritsiko da segituan! Izango da zer ikusia, zer kexatua eta zeresana Kantauri itsasoko kostaldean!!"
Komunikabideek egia da garrantzi gutxiago eta arraunaren zati handi bat bederen bukatutzat jotzen dutela baina ulertu beharra dago. Agian arraunzaleok ere gutxiago baloratzen dugu eta arreta gutxiago eskaintzen diogu maila bajuagoko arraunari!

Plantilletan

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2009/09/23 08:00
Tristea bada ere, trainerua da nagusi. Otsailean oihartzun handiagoa izan ohi dute traineru jaitsierek, gaztetxoen edozein txapelketak baino.

Fitxaketa edo plantilla aldaketei dagokionez: badirudi Urbieta Oriora itzultzekoa dela, Arbona Zierbenara doala, Aizperrok Oriok segituko duela nahiz eta eskaintzak izan dituen kanpoan, Kaikuk taldea mantendu eta fitxaketa on pare bat egingo dituela, Castroko Gipuzkoarrek taldean ez dutela segituko (nora doazen ez dakit).... zuek segi gehiago badakizue.

bukatu da...

Honek bidalia Unai Elizasu Non 2009/09/24 16:23
traineru denboraldia bukatu da baina arraunak etenik ez duela denok dugu argi. Inor ez bedi hasarretu behintzat, bukatu dela diogunean. Gezurra ez baita traineru denboraldia bukatu ez dela... baina arraunak badu bere segida... gazteak hasi dira, baina zenbateraino eman behar diogu trainerua besteko garrantzia gaztetxoei?
Nik uste, arraunak duen akats bat horixe dela: denei bere lekua eta presentzia emateko helburuarekin, gauzak eta lehentasunak ez direla ondo markatzen.
Inork ba al daki errealeko gazteak noiz hasi diren entrenatzen? haien partiduko emaitzen ba ote dugu? eta atletikeko neskak noiz hasi diren?
Kontua da, haiek hasten direla, haiek erabakitako eta dagokien garaian, bestelako kategoriarik baldintzatu gabe!
Arraunean berriz, ez dira gauzak horrela. Batelak bukatzen direnean hasten direla trainerillak, ta trainerillak bukatzen direnean hasten dela trainerua, eta asteburu libreetan sartzen dutela aulki mugikorra! Agendaren arabera osatzen dugu arraun denboraldia, eta arraunaren beharretara moldatu behar da agenda nik uste!
Erabaki behar dena da, gazteak arraun egiteko zein dute garai onena? Trainerilletarako zein da onena? Traineruetarako zein da onena?
Umeak hasi daitezela umeak behar dutenean. Ez dezatela bukatu beste zeozer hasi behar duenaren aitzakian!

Hori izan dadila eztabaida... eta traineru denboraldia bukatu den arren, datozen urteetan hasi dadila ligak, arraun elkarteek, komunikabideek, patrozinadoreek eta arraunlariek erabakitzen duten garaian! Niregatik, martxoan emango nioke hasiera ligari, ziur nago komunikabideek, patrozinadoreek eta arraun elkarteentzako onura izango dela! Arrauna udako kirol bakarrik ez dela defendatzen ez badugu, beti jardungo gara ia Santa Ixabelatik ia San Migeletara! eta gurea ez luke santu egutegiaren menpe egon behar, kirol egutegiaren menpe baizik!!
udazken on guztioi!
Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: