Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 October 13 Aurreneko mugimenduak
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Aurreneko mugimenduak

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/10/13 23:33

Arraun denboraldia amaitu aurretik talde asko dira hurrengo denboraldirako pentsatzen hasten direnak. Dena ondo lotuta uztea ezinbestekoa da. Klubeko buruzagien ordua da, planifikazioa era egoki eta neurtu batean burutu behar dute. Hartzen dituzten erabakiek pisu handia izango dute denboraldi berriari begira.

TKEn, Kaikuk bere urrezko tripulazio guztia mantenduko du eta kalitatezko fitxaketek ere bere lekua izango dute talde bizkaitarrean. San Pedroko arraunlari bat fitxatu nahian dabiltza. Castron, Joseba Fernandez izango da entrenatzaile berria. Gorritxoen helburu nagusia aurtengo tripulazioa mantentzea izango da, hori lortuta asko dute irabazita. San Pedron, Aitor Baldak agur esango dio arraunari eta honen postua Gabi Larrinagak hartuko du. Alex Udabek urte sabatikoa hartzeko asmotan dago, beste arraunlari batzuk eskaintza onak dituzte. Gabik argi dauka arraunlari batzuen irteerak beste arraunlari batzuen etorrera suposatuko duela eta dagoeneko arraunlari batzuekin hitz egiten hasia da. Hondarribian, Mikel Orbañanosek jarraituko du prestatzaile bezala. Orion, Aizperro izango da beste urtebetez entrenatzaile. Alain Colunga galdu dute baina harrobian dauden arraunlarien maila ikusita ez dute zertan larritu beharrik.

Urdaibaien Jose Manuel Francisco da hizpide. Nahiz eta ofiziala ez izan, Bermeotarren prestatzailea izango da. Alain Colunga fitxatu dute. Zarautzen Enrique Lopez bigarren urteari ekingo dio, aurten ezarri duen arraunkadari jarraipena emateko helburuarekin. Pedreñan, fitxaketen inguruan zurrumurru dezente baina oraingoz berri gutxi. Zumaian ere albiste gutxi. Pasai Donibanen, Igor Makazaga, KAE ligan bezala, TKEn ere arrosen entrenatzailea izaten jarraituko du. Astilleron, Jon Salsamendi oriotarra izan daiteke prestatzaile berria eta Tiranek aurtengo tripulazioa mantentzen badu lorpen handia izango da galiziarrentzat.

KAE ligan aldiz, mugimendu gehiegi ez dira espero. Santurtzin, Ibon Gaztañazpi aurten ekin zion proiektu berriari jarraipena emateko helburua du eta horretarako igotzea izango da moreen erronka nagusia. Camargon, Ibon Urbietak ez du jarraitzeko asmo handirik.

KAE 2 ligan, ere albiste gutxi. Ikusi beharko da klub batzuk bigarren traineru bat ateratzeko asmoa duten eta talde batzuen egoera nolakoa den.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: