Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 October 14 San Pedro eta San Juan berriro maila berean
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

San Pedro eta San Juan berriro maila berean

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/10/14 23:14

Gaurko arrauna eta mende aurreko arrauna ez dute antza handirik. Profesionalizatzen ari den mundua da eta garai batean erromantizismoak izan zuen pisua gaur egun galtzen hasia da. Baina erromantizismoa aipatzerakoan Pasaiako kanalaren bi alboetan dauden herriek ongi ulertuko dute zer suposatzen duen klub baten oinarriei eta baloreei eustea. Nahiz eta Pasaia herri bat izan, arrauna aipatzerakoan herri ezberdinak daude Pasaian.

XX.mendearen hasieran San Pedro eta San Juanek traineru bateratu bat ateratzea erabaki zuten. Traineru berriari "Pasajes La Unión" deitu zioten. Batasunak indarra ematen duela esaten dute gehienek baina kasu honetan guztiz kontrakoa gertatu zen. Nahiz eta Kontxako bandera eskuratu, bakoitza bere aldetik joatea adostu zuten. Zergatik? Bizitzan gauza batzuk daude elkarezinak, zientifiko batek ere argituko ez dituenak. 1935 urte arte ohikoak izan ziren moreen eta arrosen arteko lehiak. Aita Manuelek gidatzen zuen traineruak sei bandera segidan lortu zituen, gaur arte marka hori ez du inorrek hautsi. San Juanek ere Matxet patroi zuela, bandera dezente lortu zituen. Gerra ostean San Pedrok ez zuen garaipenik lortu, lehortea besterik ez. San Juanek trainerua mantendu zuen eta lau alditan lortu zuen Kontxako bandera. Baina benetako lehiak 80.hamarkadaren erdialdean hasiko dira.

1986 eta 1995 urteen artean, San Juanek eta San Pedrok Kontxako bandera zortzi alditan eskuratzen dute. Bakarrik Zumaia 1987.urtean eta Oriok 1992.urtean dira salbuespenak. 1995.urtean San Juanek lortzen duen bandera Donibanekok lortutakoa da. Eta Kontxan bakarrik ez, edozein estropadetan edo txapelketetan arrosa eta morea ziren nagusi. Gainera bi traineruen artean zeuden aldeak hiru segundokoak ziren gehienez. Arraunari eman zion bizitasuna izugarria izan zen.

Arraunaren munduan ere zilkloak daude eta San Pedrok izan zuen zilklo historikoari amaiera eman zitzaion 1999.urtean. San Juanek urte horretan bertan Kontxa irabazi zuen eta herriko jende gaztearekin osatutako tripulazioa maila handia zuela erakutsi zuten. Moreek berriro krisia eta arrosek gorengo mailan. TKE liga sortu zenean Sanjuandarrek parte hartu zute, Sanpedrotarrek aldiz, ez zuten aukerarik izan. Trainerua ateratzeko ere lan dezente izan zuen Libiak.

Ziklo txarrek ere amaiera dute eta San Pedrok 2006.urtean TKE ligara igotzea lortu zuen. San Juanek aldiz, KAE ligara jeitsi zen. Igoera eta jeitsiera kanporaketetan nor baino nor aritu ziren. Moreak berriro goian eta arrosak bigarren mailara. Irailean, Sanjuandarrek maila berreskuratu zuten merezimendu osoarekin. San Pedrorekin lehiatzeko aukera berriro ere. Arraunak faltan botatzen zuen lehia historikoari beste parada bat emango dio. Arrauna asko aldatu da baina herri batzuentzat beti berdin izaten jarraituko dute. Lehia honekin arraunak irabazten du. San Pedro eta San Juan, San Juan eta San Pedro berriro elkarrekin, berriro maila berean, berriro goi mailan.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: